Itzultzaileak

Onaindia Baseta, Santiago

Igotz, Otarri.

Euskal idazlea eta Euskaltzaindia-ko kidea. Amoroton (Bizkaia) "Atxuriarte" baserrian 1909ko martxoaren 24an jaioa. 1996ko otsailaren 11n hil zen.

Larreako karmeldarren nobiziatuan sartzen da, Begoñan 1934an ordenatua izanez.

Larrean zela, guda sortu zenean "Kirikiño" gudaroste abertzalearen kapilau izendatua izan zen, Durangora igorria izanez. Santoñan atxilotua izan zen eta 30 urtetako espetxe zigorra ezarri zioten. Dueso, Santoña, Nanclares, Dueñas eta Carmonakoetatik igaroz, 1940ko uztailan askatu egin zuten. Bere ordenak Euskal Herritik kanpora mantentzen du 1951. urtera arte, 1948tik aurrera Hoz de Aneroko komentuko nagusia izanez. Larreara itzultzen da eta bertan itzulpengintza eta bildumagintza zeregin handia garatu du, euskararen aldeko ekimen sustatzaileaz gain.

1951an euskaraz egindako "Karmen'go Amaren Egutegia" argitaratuko du, 1957an hiruhilabetekari bihurtuko dena. 1954an 1.200 orrialde dituen Milla euskal olerki eder argitaratuko du. Euskal olerkigintzaren bilduma handia dugu. Horacioren idazlanak itzultzen ditu, Horati'ren odak izenburupean, eta lehendabizi "Egan" aldizkarian, 1955, 1956, 1957 urteetan eta gero "Olerti"n argitaratzen ditu.

Goizale, Kempis eta Devocionarioren egilea. 1956an Olerkiak, Arrese Beitiaren olerki guztiak, 688 orrialde, eta hurrengo urtean Bertso berri ta Kanta zar, I eta II argitaratzen ditu. Urte horretatik "Karmel" aldizkariaren Zuzendaria da. 1959an euskal olerkigintzaren "Olerti" aldizkaria sortzen du, olerkigintzarako garrantzi handikoa izango dena.Fatima'ko Ama Birjiña ta Umeak y Arrate'ko Ama argitaratzen du. 1963an R. Tagoreren Iru poema eta Jesusen Teresa Donearen "Camino de perfección", On-bidea itzultzen ditu, Lino de Akesolo A.ren lankidetzaz.

1964an Gure bertsolariak (331 orr.) bertsolaritzari buruzko ikerketa aberatsa agertzen da. Hurrengoan Jolasketak, urtean zehar banandutako abesti, kontu eta haur-jokoen bilduma. 1966an, Kepa Enbeitaren olerki-lanaren hautaketa den Enbeita oleskaria argitaratzen du, eta, Ibiñagabeitiarekin batera Bergili?ren Idazlanak osorik izeneko Virgilioren idazlan guztiak. 1967an Euskal Kulturaren Alde "J. A. de Agirre" literatura saria jasotzen du. 1968an itzultzaile bezala dihardu eta Francisco Abrisketaren ardura zen Kolonbiar olerkitxorta euzkeraz (euskaraz Parnaso colombiano) argitalpena (Buenos Aires) zuzentzen du.

Bere gainerako argitalpenak honako hauek dira: (1970): Goiznabar; Gure Urretxindorra, Kepa Enbeitaren olerki guztiak; (1971-1977): Euskal Literatura. 5 Liburuki, 2.000 orr.; (1974): Olerkiak. Lauaxeta; Eskutitzak; (1975): Euskarazko eun maite-olerki onenak, 215 orr.; (1978): Euskal elertia, 230 orr.; Laminak: orrazi-eskean, 215 orr.; Leyendas y tradiciones de navidad, 52 orr.; (1980): La navidad en el museo de Bellas Artes de Bilbao, 60 orr.; (1981); Gaurko olerkarien euskal lan aukeratuak, 106 orr.; Santa Teresa Eliz Irakasle, 128 orr.; (1982): AranaGoiri'tar Sabin olerkari, 168 orr.; (1985): Nere baserria, 187 orr.; 25 antzerki labur, 167 orr.; (1987): Gernika, 158 orr.

Hurrengo aldizkarietako lankidea izan da: "Euskalerriaren Alde", "Pyrenaica", "Karmen'go Argia", "Yakintza", "Ekin", "Euzko-Gogoa", "Egan", "Karmel", "Zeruko Argia", "El Bidasoa", "Almanaka", "Jesus'en Biotzaren Deya", "Boga-Boga", "Olerti", etab.

Bizkaitar lekaide honen oso meritudun ekoizpenetik bere eskutik egindako klasikoen itzulpenak eta olerkien inguruan, beti onak ez diren arren une jakinetako hizkuntzaren egoeraren erakusgarri nabarmen dira, berak egindako lana nabarmendu beharra dago. A. Ibinagabeitiak "Egan" (1954) aldizkarian dioen bezala:

"Gure hizkuntzak, askok uste ez duten arren, bere olerki-harrobia ere badu. Harrobi sakon eta aberats horretaz jakin nahiko lukeenak, har beza eskuetan Aita Onaindiaren lana. Bertan mota guztietako olerki, bertso, poema, hizkuntzarik ikaragarrienen aurrean inolako lotsarik gabe ezarri daitezkeen olerki liluragarriak aurki ditzakegu. Aspalditik bi edo hiru idazlek ehun olerkirik ederrenak biltzeko asmoa zuten.

Onaindiak "hordago" edo erronka polita aurkeztu die ehun olerki besterik biltzeko gai izan ez diren horiei... Bakoitzak geure lehentasunak eta gustuak ditugu, eta Onaindiak bereak. Horregatik ez da erraza olerkirik hoberenak beti hautatu dituen edo ez dituen esatea.

Olerkari gutxi batzuk ez ditu behar bezala nabarmendu eurenak diren olerkiak azaltzerakoan... Hala eta guztiz ere, euren izenak eman dizkigu eta ez da gutxi... Olerkari modernista batzuk halaber oso urri aurkezten dizkigu. Norbaitek ez dela orban larria esango du... Nire aldetik olerkari asko (?) eta hemen aipatzen diren olerkiak ez nituen aintzat hartuko eta ezta bilduman sartu ere... Dena dela, A. Onaindiak ikaragarrizko eta oso beharrezkoa zen lana egin du"

1998an Otoi-Txinpartak izeneko autobiografia argitara eman zuen, bertan hiru sail bereizten dituelarik:erlijio bizitza, gudarien kaperaua eta idazlea