Zuzendariak

Olea Retolaza, Pedro

Zuzendari bizkaitarra, Bilbon 1938ko ekainaren 30ean jaioa.

Hiriburu bizkaitarreko alde zaharrari (bere amaren sendia Retolaza jatetxearen jabea zen, lokal hori geroago Pedro eta bere anaien eskuetara iritsiz) oso lotutako sendia baten baitan jaioa, Pedro Oleak Ekonomia ikasketak hasi zituen nahiz eta zinearekiko bere zaletasunak Zine Eskola Ofizialean ikasketak egiteko Madrilera joatera bultzatu zuen.

Madrilen bere ikasketak "Nuestro Cine" (ezkertiarren aldizkaria, eskuinekoenaren "Film Ideal"aren aurkakoa) aldizkariko kritikarekin bateratzen zituen. Behin Anabel film laburrarekin graduatu ondoren, telebistan zituen lanak zinemagintzako lehen ekimenekin txandakatuz, bere lehen urratsak ematen hasi zen. Horrela, 1966an zehar Espainiar Telebistaren Conozca usted España serieko atal batzuk grabatu ondoren 1967an, bere lehen Dias de viejo color film luzea estreinatu zuen, Zinemagintzako Idazle-Zirkuluaren lehen lanaren zuzendaririk hoberenari saria lortuz.

Hurrengo urteetan bere ikus-entzunezko lanak, bai zinean bai telebistan, pop musika arlora zuzentzen dira. Ultimo grito (1967) programa pilotua, geroago Ivan Zuluetak zuzenduko zuen musika programa, diseinatu eta zuzendu zuen. Eurovisiorako Joan Manuel Serratek egindako La, la, la (1968) gaiaren bertsioa filmatu zuen eta Juan eta Junior abeslariak protagonista zituen (Juan y Junior en un mundo diferente, 1968) bigarren film luze bat egin zuen.

People to People o La víspera de nuestro tiempo bezalako telebista-serieetarako pasarteak egin ondoren, Oleak bere ibilbideko lehen arrakasta lortzen du bere El bosque del lobo (1970) hirugarren film luzearekin. Bertan José Luís López Vázquez ikaragarri batek interpretatutako kinkilari baten krimenezko istorioa aipatzen da. Ancines basoan, sakoneko Galizian, sakoneko epilepsia krisialdi batzuk jota, ekidin ezin duen ibilbide erailgarri odoltsu zorigaiztora zuzentzen da. Garaiko sineskeriazko eta azpigaratutako giroak gizaki guztiei, kinkilaria bera ere, erailketa horiek gizon-otso baten izaera basatiak bultzatuta egindakoak direla sinestarazten die. Filmak zentsura arazo asko izan zituen. Agintari frankistek ezin zuten etenik gabe erregimenak ekiten zion espainiar elezahar beltz horren hurbileko herriaren irudi likits hori jasan. El bosque del lobo Chicagoko Nazioarteko Zinemaldiaren Kritikaren Saria, 1971ko Zilarrezko Fotograma Saria edota 1972ko San Jorge Saria bezalako sariekin saritua izan zen. La casa sin fronteras (1972), oharkabe igarotako lan iluna zuzendu ondoren, Oleak No es bueno que el hombre esté solo (1973) egin zuen, izenburu horrekin ikusleen oniritzia berriro eskuratuz.

1974tik aurrera Jose Frade ekoizlearekin lanbide harreman emankor bati hasiera eman zion eta bere produktorarekin lau proposamen interesgarri filmatu zituen. Hauek dira: Tormento (1974), Donostiako Zinemaldian Kantauriko Altiste sariz Saritua izan zen, Pim, pam, pum...¡Fuego! (1975), erregimenak sortutako herriaren irudi idilikoari berriz aurka egiten zion Olearen guda osteko Espainiaren ikuspegi latza ematera zetorrena, La corea (1976), Olea eta Fraderen arteko lankidetza horretatik sortutako porrotik handiena izan zuen proposamena eta Un hombre llamado flor de otoño (1978). Lan horrek, Primo de Riveraren diktadura garaian girotutako lana, Jose Sacristanek maisutasunez interpretatutako burgesia katalaneko abokatu baten bizitza bikoitza erakusten zuen, gaua iristean bere bulegoetako lanbide-bizitza utziz "Flor de otoño" ezizenez kabaret baten jarduteko trabestitu egiten baitzen. Filmak, bere gaiari esker, benetako zalaparta sortu zuen eta zinemagile bilbotarrari ospe eta entzutea eman zion. Orduan utzi zion Fraderekin izan zuen lankidetzari eta bere begirada Euskadin sortuz zihoan euskal zine hasiberrira zuzendu zuen.

1979an berriz Bilbora dator eta Ikuska serieko Gernika film laburra egin zuen. 1983an Akelarre, laurogeita hamarreko hamarkadako euskal zinearen filmik ezagunenetarikoa bat, zuzendu zuen. Erdi aroko Nafarroan girotua, tamalez ukitu akademikoegi eta urrunekoegiz filmatutako euskal sorginkeriaren mitoari buruz Oleak ikuspegi politiko inteligentea proposatu zuen. 1985ean Bilbok 1983an jasandako uholdeei buruzko Bihotzez dokumental laburra egin zuen eta 1986an euskal zinean izan zuen aro hori amaitutzat eman zuen abentura eta pirata modernoen generoari Bandera negra filmarekin egindako begirada etsi, ironiko eta zoritxarrekoaren bitartez. 1988an Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko agintariekin liskar garratza izan zuen, Beizamako erailketan oinarritutako bere egitasmoari diru laguntza emateko ezezko erantzuna izan zuelako. Oleak Euskadi utzi eta Madrilera joatea erabaki zuen.

Bertan bere ibilbidearen beste aro bat hasi zuen,euskal sorginkeriara berriro hurbilduz, oraingoan, umorearen ildotik. La leyenda del cura de Bargota (1989) filmaz ari gara, TVEren Sabbath seriearentzako egina. 1990. hamarkadan, El día que nací yo (1991), El maestro de esgrima (1992) -Euskal Zinari "El Mundo" Sarien II. Edizioan Gidoirik Hoberenari Saria eta Hiru Goya sariren irabazlea-, Morirás en Chafarinas (1995) eta Más allá del jardín (1996) bezalako film interesgarriak eginaz espainiar zinemagintzan sustraitu zen. Gasteizko Euskal Zinemaren asteak, 1992an Olearen irudiari omenaldia eskaini zion eta Euskal Filmategiak Un cineasta llamado Pedro Olea liburua. 2000tik aurrera Oleak bere ohiko zuzendari lana ekoizle lanarekin txandakatu zuen. Horrela, Borja Cobeagaren La primera vez film laburra edota Los novios búlgaros (2002) filmarekin bizitasunez nahi zen zinerako Eloy de la Iglesiasen etorrera ekoiztu zituen. 2003an, Malagako Zinemaldian Epaileen Sari Berezia jaso zuen inspiraziodun Tiempo de tormenta maitasun-ezbeharra zuzendu zuen. Geroago ¡Hay motivo! (2004) askoren proiektuarekin bat egin zuen. Garai horietan estatu espainiarreko Jose Maria Aznar presidentearen gobernu osoari zuzendutako une horretako errealitatearen arlo desberdinak kritikatzen zituzten 32 film laburrez osatutako pelikula da. Oleak, ekimen horretarako, Se vende colegio film laburra zuzendu zuen. 2006an Valladolideko Nazioarteko 51. Zinemaldiak omenaldia egin zion. Besteak beste bere lanaren atzera begirako erakusketa antolatu eta Making of/Asi se hizo: el cine de Pedro Olea, argitaratu zuen.