Politikariak eta Kargu publikoak

Olazarra Mizquia, Lucas de

XVII. mendeko gipuzkoar nortasuna, Mutrikun 1653an jaioa. Kapitaina, Santiagoko zalduna 1692an; 1683an Mutrikuko alkatea izan zen. Bere jaioterrian, Catalina de Andonaegui emaztearekin batera, maiorazkoa fundatu zuen Barrenkalen eraiki zuen etxe-jauregiaren gainean. Olazarra Askartzako Baltasar kapitainaren semea zen. Cadizen bizi izan zen, eta 1687 eta 1692 artean Cadizko hiriburuko San Agustin komentuko "lau probintzia baskongadetako jaioak" kofradiako akta-liburuetan ageri da.