XVII. mendeko gipuzkoar nortasuna, Mutrikukoa. Cadizen bizi izan zen, Indietara merkataritza-bidaiak eginez kapitain gisa. «Euskal Herriko lau probintzietako jaioak» kofradiako kide izan zen. Kofradia hori Cadizko San Agustin komentuan egon zen, Apaltasunaren Kristoren izenean. Bertako akta-liburuetan 1689tik 1706ra ageri da, eta kapera nagusian beste euskal merkatari batzuekin batera erosten lagundu zuen 1694an. Cádizen egin zuen testamentua 1695ean. Erref. J. Garmendia Arruebarrena: Vascos en Cádiz, Donostia, 1986.
