XIX. mendeko gipuzkoarra, Ordizian jaioa 1794an. Kartografoa, 1836an, Francisco de Palaciosekin batera, Baionan argitaratutako Gipuzkoako Karta Topografiko baten egilea izan zen; 1849an egindako beste lan kartografiko batengatik, Aldundiak saritu zuen. Gipuzkoako ahaldun nagusia, lehen alderdiaren albokoa, 1828ko maiatzeko Mutrikuko Batzarretatik. 1832ko uztaileko Hernaniko Batzarretan berrautatua, 1839ko abenduko Debako Batzarretan eta 1845eko uztaileko Ordiziakoetan.
