XIX. mendeko gipuzkoar nortasuna. Gipuzkoako ahaldun nagusia, lehen alderdiaren albokoa, 1872ko uztaileko Tolosako Batzarretatik. Nekazaritza-ingeniaria, Irungo alkate izan zen 1875 eta 1878 bitartean. Haren ekimenari esker, edateko ura etxera eraman eta eskolak eraiki ziren. Gizon liberala izan zen, eta partaidetza interesgarria izan zuen foru-historian eta Kontzertu Ekonomikoaren oinarriak aztertzen eta prestatzen. Frantziako Gobernuak 1862an Napoleon III.aren zilarrezko domina eman zion, eta 1883an Espainiako Gobernuak Isabel Katolikoaren Ordenako Komendadore izendatu zuen. 1916ko apirilaren 20an hil zen.
