XVIII. mendeko gipuzkoarra, Bergaran 1718an jaioa eta 1773an hila. Olaso Etxeko jauna, bere jaioterriko alkatea izan zen 1740, 1753, 1762 eta 1767an; Batzar Nagusietako erregidorea Bergaratik 1738, 1740, 1744, 1745, 1749 1751, 1752 1753, 1766 eta 1771n. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, hirugarren alderdia, 1752ko uztaileko Arrasateko Batzarretatik. 1757ko uztaileko Errenteriako Batzarretan, 1758ko Getariakoetan, 1759ko Zestoakoetan, eta 1768ko uztaileko Mutrikuko Batzarretan berrautatua izan zen. RSBAPeko kide, eta hil arteko Elkartearen lehen Idazkari Betierekoa, 1765eko apirilaren 18ko Batzarrean Memoria bat aurkeztu zuen... bere erakunde benemerituko kideek «Historia Nazional» edo «Euskal Nazioaren Historia» bat premiaz lantzeari buruz. Historia hori osatu gabe geratu zen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Prestamero artxiboan dago lava.Xabier
LASALLE
LASALLE