Eskultoreak

Basabe, Martin

XVI. mendearen amaieran Aulestin jaiotako eskultore bizkaitarra. 1603an Gipuzkoako Getariako parrokiako erretaula nagusia egin zuen eta 1606an amaitu zuen. Gaur egun desagertuta dauden Kristoren bizitzako estatuak eta baxuerliebeak zituzten 3 gorpu hartzen zituen. Eliza honetarako Salvadorren harrizko irudia ere zizelkatu zuen. Mungiako hiribilduko San Pedroko aldare nagusia eraiki zuen. 1593an Bilboko San Anton elizako erretaularen iruditerian lan egin zuen.