Organista eta apaiza. 1893an Zumaian jaioa eta 1979an hila.
Ondoz ondo, Valladolideko Seminarioko (1912), Oñatiko parrokiako, Zumaiako (1920), Errenteriako (1936) eta Bilboko San Vicente de Abandoko organo-jole titularra izan zen 1939an. 1950ean Bilboko Katedraleko Kapera Maisu postua irabazi zuen. 1924an, Euskal Esnaleak Donostian 1922an Olaizolak irakurritako Bizente Goikoetxeari buruzko hitzaldia argitaratu zuen Itzaldietan.