Ermitaua. 1625ean argitaratutako López de Isastiren «Compendio Historial de Guipúzcoa» liburuak ematen digun albistearen arabera, Mari Martín de Olaiz Hondarribian jaioa zen, eta Erenteriako Hirutasun Santuko San Agustin komentuan moja sartu zen. Profesatu ondoren, Gregorio XIII.a Aita Santuaren baimenarekin komentua utzi eta Jaizkibel mendiko Santa Barbara ermitan kokatu zen. Hamar urtez egon zen han, bere burua penitentzia handitan murgilduz, eta eguraldi txarra eta hainbat gabezia pairatu behar izan zituen. Aitorlearen aginduz jaso zen, oso zaharra zela, Errenteriako bere komentura, non 1600ean santutasun usainean hil zen. Erref. «Euskalerriaren Alde», 1924, p. 305.
