Historialari bizkaitarra, 1950ean Bilbon jaioa eta 2024ko abenduaren 4an hila.
Historian doktorea eta Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Historia Garaikideko irakasle agregatua eta Murtziako Unibertsitateko Historia Modernoa eta Garaikidea saileko zuzendaria izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna. Historia Garaikideko Departamentuko zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko Historia Moderno eta Garaikideko Ikerketa Zentroko zuzendariordea izan zen. Historiografiaren Historiaren Nazioarteko Batzordeko, "Associazione degli Storici Europei" elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide izan zen. Langile mugimenduei eta lan harremanei, historiografiaren historiari, talde nortasun kolektiboaren kontzientziari eta Euskal Herriko historia politiko, sozial eta intelektualari buruzko hainbat lan eta aldizkaritan kolaborazio ugari eta liburuak idatzi ditu.
