Erakundeak

Policlinica Gipuzkoa

Kalitate handiko osasun-zerbitzu integrala eskeini nahi zuen Gipuzkoako mediku eta enpresari talde baten ekimenez 1975. urtean sortutako zentru pribatua da Poliklinika Gipuzkoa. Medikuntza libreko proiektu batean oinarriturik, erreferente, eraginkor eta konfiantzazko zerbitzu batean bilakatzea zen helburu nagusia.

Etengabe garatzen ari den, espezialitate mediko-kirurgiko guztiei erantzuteko gaitasuna duen inguruko lehen osasun-zentro pribatua da Poliklinika.

Ingurune berezi eta estrategikoan kokaturiko 18.000 m²-ko eraikina du, Miramonen aurkitzen den Donostiako Teknologi Elkartegian kokatuz.

Kanpo-kontsultetarako eta mediku-azterketetarako zerbitzu osoa eskaintzen du eta merkatuko aseguru-konpainia gehienekin lankidetza-hitzarmenak ditu.

Poliklinikak, Azterketa Pertsonalizatuen Programa bat du, bertan pazientearen osasuna ebaluatzeko beharrezkoak diren osasun-proba guztiak sartzen direlarik. Gainera, zazpi arlotako ebaluazio espezifikoak egiten dira (bularrak, menopausia, prostata, osteoporosia, bihotza, hodiak eta kirola). Diagnostikoa irudiz (ekografia, mamografia, erresonantzia magnetikoa, etb.), Endoskopia, Laborategi lanak (ebaluazio klinikoa, hematologia, etab.), Genetika, Medizina Nuklearra, Froga Kardiologiko bereziak eta beste test nahiz froga funtzionalak (elektroenzefalografia, loaren ikerketa, Urodinamika, etab.) dira zentru honetan egiten diren zerbitzuetariko batzuk.

Medikuntza-espezialitate guztietan jarduteko gai den Gipuzkoako lehenengo zentro sanitario pribatua dela esan daiteke. Ospeko mediku espezialista talde handia, erantzun bat emateko garaian mediku eta zerbitzuen sinkronizazio oso ona eta abangoardian, teknologia berrienaren eta teknika aurreratuenen bidez lan egiten duen zentroa da.

Poliklinikako berrikuntzei buruz informazioa eskeintzen duen Policlínica Gipuzkoa aldizkaria argitaratzen du eta osasun heziketa eta gaixotasunen prebentzioari buruzko mezuak zabaltzeko asmoa duten gaia ezberdinei buruzko hitzaldiak antolatzen ditu. Azken hauek, Poliklinika Gipuzkoa eta Kutxak elkarrekin bultzatutako proiektuaren baitan antolatzen dira, mediku taldeko aditu ezagunek ematen dituztelarik, kanpoko beste zenbait profesionalen ezagutza nahiz ekarpenak gehituz.

2004. urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, helburu nagusi Poliklinika Gipuzkoan ikerkuntza biosanitarioaren aurrerapena sustatzea duelarik. Poliklinika Gipuzkoako lantalde-ikertzaile guztiek proposatutako ekimenetan laguntzeko dihardu lanean Fundazioak, bertako osasun-langileen ikerketa, dibulgazio eta formakuntza espiritua sustatuz.