Historialariak

Otazu Llana, Alfonso de

1949an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako historialaria.

Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, 1970ean Hacendistas navarros en Indias eta 1972an El igualitarismo vasco, mito y realidad argitaratuz. Guatemalako Historia, Genealogia eta Heraldika Akademiako kidea 1970etik. "Triunfo" aldizkarietan eta "Doctor Camino" taldeak Donostiako historiari buruz egindako argitalpenetan kolaboratu zuen. 1972az geroztik, Euskal Herriko artxibo pribatu nagusien aurkibideak aldian-aldian argitaratzeko asmoa duen ikertzaile-talde bateko kide da. Euskal burgesia iraultzailea lanaren egilea, 1982.