Gipuzkoar ongile eta industriala, Valladoliden jaio zen, gerra egoera zela eta, 1875eko abenduaren 15ean. Gerraren martxa hobetzean, familia haurrarekin Debara (Gipuzkoa) joango da, eta han igaroko du haurtzaroa. Hamar urte zituela, Urduñako Ikastetxean sartu zuten, eta Bilbora Batxilergoko ikasketak egitera joateko prestatu zen. Bilbon besteren konturako merkataritzan aritzen da, eta merkataritza-marinel karrera ikasten hasi zen. Itsas armadan zerbitzatzera deitu dute Kubako gerra dela eta, baina Kuban jada, baja eman diote Armadan, dituen gaixotasun batzuk direla eta. Habanan jarraitzen du, eta Kubako independentziaren ostean, Mexikora joan da, eta han hasi du bere bizitza negoziatzailea. Kafearen eta lastozko kapelen salerosketan aritzen da (1901), eta Estatu Batuetan instalatu zen. Han, negozioak aurrera egin zuen, eta bere enpresa Estatu Batuetako lastozko kapelen ekoizlerik garrantzitsuena izatera iritsi zen, Mexican American Hat Company, 1910ean Saint-Louisen (Missouri) sortua. 20ko hamarkadan Deba bisitatu zuen eta bertan geratu zen, Madrilen, Bilbon edo AEBetan bizi zen bitartean. Orduan Ostolazak aurrera eraman zituen Deba hainbat kultur erakundez hornitzeko planak, eta 1928an Ostolaza Fundazioa sortu zuen, Merkataritza Eskola eta Liburutegi Publikoarekin. Ostolaza Mexikoko hirian hil zen 1954ko urriaren 23an, eta bere ondasun guztien oinordeko bere anaia Frantzisko izendatu zuen.
Ainhoa AROZAMENA AYALA
Ainhoa AROZAMENA AYALA
