Pintoreak

Ortiz de Viñaspre Ortiz de Mendívil, Julián

Gasteiztar polifazetikoa, arte-, kultura- eta gizarte-artegatasun sendoak zituena, 1915eko ekainaren 5ean jaio zen. 2006ko urtarrilaren 13an hil zen

Bere ibilbide zabalean atal zehatz jakin bati esker, karikaturen margolari bezala, guztiz estimatua izan zen eta Araban irakaskuntzak eman izan duen profesionalik ospetsuenetariko bat ere izan da. Marrazketaz gain, bere biografiaren aro desberdinetan, olio-pintura, akuarela eta zizelkaritza ere landu ditu. Herri mailan bere akronimoa den "Jovi" bezala izenpetzeagatik ezaguna da.

Lehen ikasketak eta batxilerrekoak Corazonistas izeneko ikastetxean egiten ditu, aldi horretan bere artearekiko zaletasuna agertuz. Zaletasun hori, lehenengo, Obdulio Lopez de Uralderekin eta geroago Ofizio eta Arte Eskolan Ignacio Diaz Olanorekin berresten ditu. Guda zibilak goiztiarra izan zuen bere inspirazioaren jarraipena eten egiten du eta ondorioz eskola maisu bezala egonkorragoak ziren etorkizunak aurkitzeari ekin zion. Berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, bere Irakasle-ikasketak osatzen ditu, 1936. Urteko gorabehera odoltsuen erruz Madrilen gaztetan ikasterik izan ez zituen goi mailako ikasketak Valentziako San Carlos Arte Ederretako Eskolan burutu eta lizentzia lortuz.

Gudaren ondorengo lehendabiziko urteetan zehar, bere maisu jarduna Gebara eta San Vicente de Arana herri arabarretan, hurrenez hurren, garatzeari ekiten dio, 1945ean jada hiriburu gasteiztarrera Tipleen Eskolanian klaseak ematera lehenengo tokialdatuz eta geroago Merkataritza Eskolara. Geroago Ramiro de Maeztu Institutuan marrazketa irakasle bezala lanpostuaz jabetzen da eta aipatutako ikastetxe horretan 1959tik aurrera katedraduna izateaz gain, hiru urtetako epean zehar zuzendari kargua bereganatuko du. Gizaldi-heren batetik gorako epez asmamen finez eta pedagogia era onez ikasleen hainbat belaunaldiren instrukzioaz arduratu zen.

Irakaskuntzarekin batera, "Jovi"k arte-jakintza desberdinengatiko bere aldeko jarrera erakusten du, behin guda bukatu ondoren Gasteizen ospatzen diren lehendabiziko deialdietan bere izena agertuz. Horrela, askoren artekoa izan zen Aurrezki Kutxaren Olagibeleko Aretoak 1944ko abuztuaren 3an ofizialki zabaldu zirenean aurkeztutako Arabar Artisten Margolaritzaren II. Erakusketan parte-hartzen du; urte horretako urritik aurrera, "Aurrezkiaren Egun Unibertsala"ren ospakizunaren zioaz Aurrezki Kutxak berak antolatzen zituen lehendabiziko edizioetara ere lanak igorri zituen; halaber, Gasteiztar Artistaren Kasinoko Margolari Taldearen bost edo sei askotarikoren erakusketetan ere izan zen. Talde horretako sortzaileetariko bat izan zen 1945eko ekainean, eta bere kideetatik aktiboenetariko bat hamarkadaren amaierara arte, hau da, Peña gainbehera etorri eta desagertzen denera arte.

Hasieran, bodegoia da estimaziorik handiena erakusten dion margo-generoa eta genero mota horrekin lortuko digu aitorpen publikoetariko batzuk baina hurbileko paisaiarekiko, eta erretratuarekiko interesik ere agertzen du. Jada ordurako irrimarrekin ematen dituen humore eta ironiaz jantzitako ikasbideetan ere nabarmentzen da. Arlo horri dagokionez, irrimarra fisiologiko eta psikologikoen artean dauden desberdintasunez aritzean, Julian Ortiz de Viñasprek 1961. urtean "Avance" aldizkariari emandako elkarrizketan bere ideiak nahiko argi jakinarazi zituen.

Bere lehen erakusketa, jakintza arlo horretan, 1947ko abenduan Olagibelen Aretoan egin zuen. Hurrengo urtean, abuztuan, bere herrikideen aurrean irrimarra ugaridun erakusketa aurkezten du, eta 1949an Dato kaleko Mendoza Galerietan berriz aurkezten du bere esperientzia hori. Urte bereko abenduan, areto berberean, Christmasen Lehen Erakusketaldiaren zioz Suarez Albarekin, Ollokirekin, Juanjo Urraca, Jimeno Mateo eta Obdulioren alaba zen Vera Lopez de Uralderekin batera erakusketa azalduko du.

Irakaskuntzako bere konpromisoak geroago eta gehiago diren arren, arte-zaletasunerako denbora kenduz, hala eta guztiz ere hurrengoko hamarrekoetan tokiko erakusketa batzuetara azaltzen da. Esanahi horretan, I Erakusketa Mamuan (1950 martxoa) "Los siete pecados" eta "Mujer" izeneko konposaketekin bere partaidetza adierazi nahi dugu; 1956ko abuztuaren 4tik 12ra kalean ospatutako Margolaritza Arabarraren I Erakusketara, "Nubes sobre el Gorbea" eta "Después de la Tormenta" olio-pinturak bidaltzen ditu, eta, 1957an, "Pintura alavesa al aire libre" izeneko bigarren eta azken edizioan (1957ko abuztua) "Retrato" eta "Bodegón"ekin berriz parte hartzen du.

Geroztik, 1994ko I Urteroko Plastikoan Plaza Berriko arkupeetan "Hayas", "Bodegón" eta "Peñas" eskegitzen ditu, eta III. Urterokoan (1966) "Hambre" izeneko pintura, geroago Arabako Arte Ederretako Museoak bereganatuko zuena, aurkezten du. Hamarkada bukatu aurretik, errioxar-arabarrak diren Oionen eta Labastidan (1968ko iraila) Aurrezki Kutxak antolatutako Pintura-Erakusketan pieza bat aurkezten du.

Era berean, tokiko askoren beste erakusketa batzuetan azalduko da: "37 pintores vitorianos" izenekoan (1974, uztaila), Tartalo Arte galerian estreinatzen da; Arte eta Ofizioen Eskolako Irakasle eta Ikasleen Zizelkaritza eta Pinturari buruzko Erakusketa Antologikora (1974, azaroa), ekintza horrekin ikastetxearen berrehungarren urteurrena ospatzen baita, "Bodegón" margoa igorriz, edo San Prudentzio aretoan "La pintura en Alava" gaiari buruz ospatzen den erakusketan "Bodegón del porrón" margoarekin parte hartuz.

Marrazkilari eta irrimarratzaile lez dituen nolakotasun finak mende erditik gora gasteiztar hiriburuko aldizkari eta egunkaririk garrantzitsuenetan agertzen dira: "Pensamiento Alavés", "El Correo Español-El Pueblo Vasco", 1978an egindako "13 preguntas a 150 vitorianos" liburuaren argitalpena, edo "Celedón", "Vitoria" eta "Avance" aldizkari grafikoetan. Azken aldizkari horretako sortzailea izan zen eta 1950ean agertu zen lehen aletik hirurogeigarren hamarkadaren erdira arte, aldizkaria desagertzen denera arte, Emilio Perez de San Romanekin batera bere sustatzaile izan zen.

Bere lurraldeko herritarrekin sakonetik konprometitu eta ahalegin guztia eginik, Araban murriztasun psikikodun pertsonen arretaz arduratzen den Apdemaren sortzaileetariko bat da; bere ahaleginari zor zaio, Luis Maria Sanchez Iñigo eta Jose Maria Otazu bezalako besta gasteiztar batzuen laguntzaz gain, 1962ko abenduan Floridako parkeko Belen Erraldoiaren ekimena ere. Halaber Arabako Belen zaleen Elkarteko lehendakaria ere izan zen, eta horrezaz gain Domingo Beltran, Diputación eta Cercas Bajas kaleetan zabalik izan zituen establezimenduetan liburu-saltzaile bezala lan bikaina egin zuen.

Aipatu beharrekoa da ere zizelkaritzarako izan zuen interesa, 1961ean Abetxukoko auzuneko parrokiarako egin zuen San Jose Obreroren irudiak erakustera ematen digun bezala. Halaber Ramiro de Maeztu eta Federico Baraibar, eta Pio Baroja eleberrigilearen soinak ere egin zituen.

Julian Ortiz de Viñaspre, "Jovi", 2006ko urtarrilaren 13an, bere jaioterrian, hil zen. Sei hilabete beranduago, ekainean, Gasteizko Zirkulua izenekoak, omenaldi bezala, bere irrimarra ospetsuetatik, batzuk jatorrizkoak, besteak erreprodukzioak, ehuneko luze bat bilduko ditu. Irailaren 8an, hil osteko titulu bezala Urrezko Zeledon ematen zaio.