Politikariak eta Kargu publikoak

Orbegozo Embil, Casto de

Azpeitiko (Gipuzkoa) alkatea Espainiako Bigarren Errepublikaren aurretik eta bitartean. Euskal Autonomia Estatutuaren aldeko mugimendu munizipalistan gehien lagundu zuenetako bat izan zen. Euskal Herriko Alkateen Batzorde Iraunkorraren izenean, Madrilera abiatzekoak ziren euskal diputatuak agurtzeko Gernikan (1931ko uztailaren 12an) egin zen mitinean esku hartu zuen. Batzorde horrek egindako lanaren laburpena egin zuen, eta hitz hauekin amaitu zuen:

"Diputatuak: Herriak konfiantza du zuengan, gure kateak apurtu eta duela mende bat iltzatuta daukagun sastakaia erauz dezazuen, Euskal Estatutuaren Batzordeak argitaratutako kartelak ederki adierazten duen bezala. Herriak gure indar fisiko, moral eta intelektual guztien zerbitzua eskatzen du. Horrela egiten baduzue Jainkoak eta herriak sarituko zaituzte, eta bestela, auzitara eramango zaituzte".

Erref. Aguirre, J. A.: Entre la libertad y la revolución, Bilbo, 1935, orr. 60 eta 102.