Teologoak

OÑATIBIA AUDELA, Ignacio

Apaiz gipuzkoarra (Oiartzun, 1918-1-16). 1929an Satumarango Apaizgaitegi Txikian sartu zen, Gipuzkoan. Eta 1933an Gasteizko Elizbarrutian. 1941-VI-6an apaiztu zen. Kristau Arkeologian lizentziatua Erromako A.C.ko Pontifize Institutuan, 1942-1945. Teologian doktorea Washingtongo Unibertsitate Katolikoan, 1948-1952, The Crimes A gainst the Newborn Child in Ancient Times tesiarekin. (Ume jaioberriaren aurkako krimenak Antzinaroan). Teologia dogmatiko, Patrologia eta Liturgiako irakaslea Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioan. Bere jarduera etengabeak Lisboa eta Salamancako Unibertsitate Pontifikaletan eta Bartzelona eta Burgosko Teologia Fakultateetan ikastaroak ematera eraman zuen. Vatikanoko II. Kontzilioa (1960-1962) prestatzeko liturgia-batzordeko aholkularia, Espainiako apezpikutzakoa, Kontziliokoa (1962-1963) eta Liturgia Erreformaren Kontseilukoa (Erroma, 1964-1969). Gai erlijiosoen idazlea: La presencia de la obra redentora en el misterio del culto, Gasteiz, 1954; El libro del comador, Gasteiz, 1962; Vidi aquam. Bataioko katekesi bibliko baterako materialak, Gasteiz, 1960; Kyriakon. Festchrift für Joannes Quasten, Münster, 1970 (elkarlanean). Patrika- eta liturgia-teologiari buruzko gaietan, «Lumen», «Phase», «Scriptorium victoriense» eta «Nace» aldizkarietan kolaboratzen du. «Saski Naski» aldizkariko zuzendarikidea da 1980an sortu zenetik.

Mariano ESTORNÉS LASA