Eskultoreak

1. Siloé, Diego

Arkitekto eta eskultore gaztelaua (Burgos, 1495-Granada, 1563); Errenazimentuko ordezkari nagusienetakoa Espainian.

Euskal Herrian, Rodrigo Mercado de Zuazola Oñatiko Unibertsitatearen sortzailea gotzainaren hilobia egin zuen Gipuzkoako herri horretako San Migel elizan. J. M. González de Zaratek honela deskribatzen du:

"Rodrigo Mercadoren Mausoleoa mural motakotzat har liteke, eta, bestalde, hileta-itxurakoak ez diren formak ere hartzen ditu, erretaularen konposizioari erantzuten baitio bere egiturak. Ildo horretan, beste hilobi batzuekin lotzen da, hala nola Madrilgo On Gutierrez Carvajalena edo Palentziako San Pablo elizako Pozako Markesena. Marmolezko erretaula hau ondo bereizitako hiru solairuk osatzen dute, munstro bizardunak, zintak, girlandak, gruteskoak oro har, bichak, efea... oinarritzat dituen apainduraz hornituta. Dekorazio horri esker, joera protorrenazentista hispaniarreko obra dela esan dezakegu, eta, beraz, XVI. mendearen lehen herenekoa da. Lehen gorputzean epitafio bat dago, xingolaz eskoltatua, eta behealdean hiru lehoi ditu; alboetan alegoriadun horma-hobiak ditu. Bigarren gorputzak, erdigunean, garaipen-arku bat dauka, azpian bi busto otoizlari eta alegoria bat dituelarik; arkuaren enjutetan bi giza erliebe agertzen dira eta erdiko gorputz hau eskoltatzen lau horma-hobi, Ebanjelarien irudikapenarekin. Hirugarren gorputzak, erdigunean, Maria eta Haurraren irudi bat dauka. Horren azpian, bi izaki munstrotsuk Rodrigo Mercadoren armarria eskoltatzen dute; alboetan, horma-hobiak, tinpanoz koroatuak, gai hagiografikoak aurkezten dizkigute; tinpano horien gainean aingeruak daude, otoitza multzo osoa koroatzen duen hondorantz zuzentzen dutenak, Jaungoiko Aita Koskratorren irudia izango dena. Frisoak zein pilastrak, arkuen enjutak, garaipen-arkuaren kutxadura eta paramentua, oro har, gruteskoen hainbat adibidetan oinarritutako apainduraz beteta daude. Grutesko horiek, erromatar jatorrikoak, Italiako iparraldean garatu ziren eta, ondoren, Espainiara iritsi ziren, Hispaniar Lehen Errenazimenduko dekorazio-gairik garatuena izanik".

Erref. González de Zárate, J. M.: Literatura Arteetan. Euskal Herriko Arteen Ikonografia eta Inkonologia, Zarautz, 1987.