Militarrak

Sorondo, Domingo de

XVIII. mendeko itsasgizon gipuzkoarra. Hondarribiarra.

Caracaseko Erret Konpainia Gipuzkoarraren ontzietan hasi zuen bere ibilbidea, 1761ean. Bidaia asko egin zituen Ipar Amerikara, eta itsas eta lehorreko gerraren batean sartu zen. 1781eko uztailaren 14an, Errege Armadako fragata-tenientea sortu zuten; 84ko azaroaren 15ean, ontzi-tenientea izan zen; eta 94ko urtarrilaren 25ean, fragata-kapitaina. eta 99ko martxoaren 11n, Galiziako Baionako gazteluaren gobernua eman zioten, ontzi-kapitain graduarekin. Lau urte eman zituen Itsas Armadan, balandra bat eta urka bat agindu zituen bi urtez, eta 1784an bergatin Arinaren agintea eman zioten, hiru urtez berarekin nabigatuz. Hogeita hemezortzi urtez itsasoan egin zituen lan etengabeen ondorioz, plazetako destino bat eskatu zuen, eta Bayona de Tuy-ko Monterreal gazteluko gobernua eman zioten, 99ko martxoaren 10eko Errege Aginduaren bidez, ontzi-kapitain graduarekin.