Olerkariak

Sauguis, Bertrand de

Zalgizeko (Zuberoa) zaldun higanota zen. 1597az geroztik Nafarroako Kantzelaritzako Kontseilari izan zen eta 1608 Erregarena. 1627an Pabeko Legebiltzarreko Kontseilari izandatu zuten. Catherine de Vesgez-ekin ezkiondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Emaztea Oihenart-en senitarteakoa zenez, azken horrek enarraren eskuizkribua zeukan, atsotitzak biltzen zituen argitaratu gabeko testu alegia. Agiri hori Jaurgaineko Jeanek topatu zuen OIhenarten paperen artean eta Julio Urquijori ematea bururatu zitzaion. Jarraian horrek RIEV (1908) aldizkarian argitara eman zuen "Los refranes vascos de Sauguis traducidos y anotados por Julio de Urquijo e Ibarra" izenburupean. Gerora, Jesus Arzamendik ere "Léxico de los refranes de B. de Zalgiz" izenburupean argitaratu zuen Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo aldizkarian (XVII, 1983, 265-327 or.) hainbat filologok horren inguruko ikerlana burutzearren.