Pintoreak

Santurtún Leaniz, Javier

1956an Barakaldon jaiotako pintore eta eskultore bizkaitarra.

Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (1985).

Bere bakarkako azken erakusketen artean hauek aurki daitezke: 2001ean, "Veinticinco años después" izeneko erakusketa Barakaldoko M Aretoan eta "pervivencias precarias" izenekoa Madrileko Arte XXI Galerian. 2003an "Realidad abstracta" izenekoa Ciudad Realeko Aleph Galerian eta "El lugar y la forma" erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan. 2004an "En la Vega de Ansio" izenekoa, Barakaldon hau ere. 2005ean "Un paisaje propio" Gasteizko Luis de Ajuria Aretoan eta "Aurkikuntzak" izenekoa Plentzian. 2006an "El volumen del color" Aleph Galerian, "Suscitando cambios" erakusketa Bizkaiko Abokatuen Elkargoan (Bilbo) eta Leioan aurkeztutako "Lugar transparente" izenekoa. 2007an "El color del volumen" izenekoa jarri zuen ikusgai Arte XXI Galerian, eta hurrengo urtean Aleph Galeriara itzuli zen "A la intemperie" erakusketarekin. 2009an, "De lo que aún tocamos" izenekoa dugu ikusgai, berriro Arte XXI Galerian. Azkenik, 2012an, hogeita hamar lan inguru aurkeztu zituen "La huella de Adán" izenburupean, Nafarroako Unibertsitateko Gizarte-zientzietako eraikinaren atondoan.

Horrez gain, erakusketa kolektibo ugaritan parte hartu du. Horien artean Madrileko DEARTE Azokan (2004, 2005 eta 2006) eta ARTMADRID izenekoan (2008 eta 2009) izandako partaidetza nabarmentzen dira.