Konposatzaileak

Pablo Costales, Luis de

Musikagile. Bilbon jaio zen 1930ean.

7 urterekin hasi zituen musika-ikasketak (pianoa). Autodidakta da, eta 12 urte zituenetik da musikagile. Ikasketak: konposizioa Max Deutschekin (Paris) eta ikastaroak Darmstadten (Alemania) 1956tik.

Genero guztietako 150 lanetik gora konposatu ditu: orkestra, bakarlaria, kontzertantea, ahozkoa, elektronikoa edota 5 opera. Hainbat artistek eta taldek interpretatu dituzte lanok: Arditti laukotea, Pierre Boulez, Bruno Maderna, O.N.E. Pariseko Orkestra, Tokioko Metropolitanoa, Claude Helffer, José Ramón Encinar, Rafael Frühbeck, Massimiliano Damerini, SWF Baden-Baden orkestra, Hamburgeko NDR, Berlingo Filarmonikoa, Trío Arbós, etab.

Konposizioko irakasle Buffalon (NY), Ottawan, Montrealen, Madrilen, Milanen, Estrasburgon, bere lanari buruzko ikastaroak Parisen, Madrilen, Ueno Gakuen-en (Tokio), Instituto Di Tellan (Buenos Aires), Academia Santa Cecilian (Erroman), Elisabeth School of Music eskolan (Hiroshima), UCLA unibertsitatean (Los Angeles), etab.

Arte Ederretako akademikoa (Madril, Granada), Santa Ceciliakoa (Erroma), Errege Akademia Belgikarrekoa, Arteen eta Letren ofiziala Frantzian, Erregearen Urrezko Domina, Espainiako Gurutze Gorriaren Urrezko Domina, Arte Ederren Zirkuluaren Urrezko Domina (Madril), Fundación Guerrero saria, Arteen CEOE saria, Rennes eta Lille (Frantzia) hirietako Domina, Europako Kultur Elkarteko kide 1966tik, Institut National de l'Audiovisuel erakundeak 12 orduko elkarrizketa egin dio irudi eta soinuaren artxibategirako, musika elektronikoko Espainiako lehen laborategia sortu zuen (Madril, 1964), ALEA zentro pribatua sortu zuen, Madrilgo publikoari egungo ganbera musika eta europarrak ez diren kulturetako musikak aurkeztu dizkiena (1965-1973).

"Honegger" saria (Paris) egindako lan osoagatik, "Pierre de Monaco" saria, Honoris Causa doktore Complutense unibertsitatean (1996), Guerrero saria (2006), Tomás Luis de Victoria saria (2009), etab.

Honako etxe hauek argitaratu dute bere musika: TONOS (Darmstadt), Salabert (Paris) eta Suvini Zerboni (Milan).

Ugaria da bere lanari buruzko bibliografia: Luis de Pablo (Tomás Marco), Luis de Pablo (José García del Busto), Encuentros con Luis de Pablo, Le théâtre musical de Luis de Pablo (Piet De Volder), En torno a Luis de Pablo (hainbat egile, editorea: J.L. García del Busto), hiztegiak, entziklopediak, DVDa Frantzia, Italia, Espainia, EAE eta abarreko telebistetan, 20 LP eta CD baino gehiago, etab.

Marta Cárdenas margolariarekin dago ezkonduta.