Marrazkilariak

Serras, Rafael

Marrazkilari eta margolari gipuzkoarra, Zarautzen 1960an jaioa.

14 urterekin, 1974ko Gabonetako Christmas Lehiaketako lehen saria irabazi zuen. 1983an diseinu ikasketak egin zituen Donostian. Euskadiko Igeriketa Txapelketa iragartzen duen kartelaren lehiaketan lehen saria lortu zuen. 1986an Santanderreko Nazioarteko Lehiaketan hautatu zuten. 1985ean eta 1986an, Zarauzko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa irabazi zuen. 1986an, "Jaizkibel Zinemagintza" taldean hartu zuen parte, Euskal Telebistak emandako Kalabaza tripontzia eta Flannery eta bere Astakiloak animaziozko filmetarako funtsen marrazkilari gisa. Erakusketak aurkeztu zituen 1985ean eta 1986an.