Zuzendariak

Sainz Alfaro, Jose Antonio

1956an Donostian jaiotako zuzendari gipuzkoarra.

Musika ikasketak bere sorterriko Kontserbatorioan egin zituen Francisco Escudero eta Tomas Aragüesen ikasle izan zelarik. Aldi berean, Nafarroako Unibertsitatean Fisikan lizentziatua da.

Donostiako San Ignazio abesbatzarekin batera Tolosako Abesbatza Lehiaketako hainbat edizioetako lehen saria eskuratu du.

1992. urtean Espainiako Irrati Nazionaleko "Ojo Critico" saria eman zioten.

Bere musika bokazioa San Ignazio abesbatzaren sortzaile izan zen Aita Garayoakin hasi zitzaion eta 1980. urtetik 1988. urterarte zuzendari postuan ordezkatu zuen. Abesbatza honekin batera Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Cuencako Erlijio-Musikaren Astea eta Sienako Chigliana Akademian parte hartu du.

1974. urtean Donostiako Orfeoian sartu zen baritono gisa. Antxon Ayestaran zuzendari zelarik zuzendariorde izendatu zuten eta bera hil ondoren, 1987. urtean, Sainz Alfaro izendatu zuten Orfeoiko zuzendari.

Aldi berean, ondorengo orkestrak zuzentzeko gonbidapenak jaso izan ditu: Letoniako Orkestra Nazionala, Asturiasko Sinfonikoa, Espainiako Irrati Telebistako Orkestra (RTVE), Euskadiko Sinfonikoa, Madrileko Sinfonikoa, Errusiako Orkestra Nazionala, Istanbuleko Sinfonikoa, Philharmonia Pomorska eta Sofiako Operako Orkestra Nazionala. Talde instrumental ezberdinak zuzentzeko gonbidapena ere jaso zuen hauen artean Opus III Percusión Ensemble aipatu daitekelarik.

Gipuzkoako Koruen Federazioan abesbatza zuzendaritzako irakaslea izan zen.

Sainz Alfarok bere jarduera profesionalean zehar antzeztokian bat egin du nazioarteko orkestra eta zuzendari esanguratsuenekin, besteak beste, Israeleko Orkestra Filarmonikoa eta Zubin Metha, Berlingo Orkestra Filarmonikoa eta Claudio Abbado eta azkenik, Milaneko Scalako Orkestra eta Ricardo Mutirekin.

San Ignazio Abesbatzarekin batera erlijiozko lan polifoniko ezberdinen grabaketa diskografikoak egin ditu. Donostiako Orfeoiaren zuzendari gisa Orff-en Carmina Burana, Cesar Franck-en. Redemption, Enesco-ren Oedipe eta Verdi-ren Réquiem grabatu ditu. 1997. urteko apirilaren 19an, Auditorio Nazioalean, Donostiako Orfeoia eta Madrileko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen eginiko kontzertuaren grabaketan platinozko diska lortu zuen.