1931n jaiotako irakasle eta idazle donostiarra. Hiri berean hil zen 2013ko ekainaren 4an.
Filosofia eta Letretan doktorea (Filologia Erromanikoa), Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Literaturaren Soziologiako eta Literatur Kritikako ikasketa bereziak Parisko Ecole Pratique des Hautes Etudes eskolan.
Deustuko Unibertsitateko (Donostiako Campusa) Filosofia eta Letren Fakultateko Literatura eta Literatur Kritikako irakasle numerarioa (Euskal Filologia eta Filologia Hispanikoa Saila). Literatura-kritikaren korronte berriak aztertzen ditu bereziki, eta gaur egungo narratiba espainiarra eta euskal narratiba aztertzeko erabiltzen ditu. Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Ignacio Aldecoaren eleberria. Mimesitik sinbolora, "Kritika semiologikoa Espainian", Mundaiz 13. zenbakia; euskara Calderonen II. mendeurrenean. El alcalde de Zalamea. "Euskal nobelaren gizarte kondairaren oinarriak" Euskal Hizkuntzalaritza eta Literaturan: bide berriak, Bilbon 1981; "Barojaren nobelagintza eta euskal nobelaren etorkizuna", Jakin 22. zk. Nazioarteko zenbait biltzarretan parte hartzea. 1983ko abuztuan, Hispanisten Nazioarteko Elkartearen VIII. Kongresuan, Providenceko Brown Unibertsitatean (AEB), "Euskal bertsoaren gaztelaniazko eredua L'Art poétique basque de A. Oihenart".