1947an Oiartzunen jaiotako txirrindulari profesional gipuzkoarra. Goiz hasi zen kirol honetan bere anaia Jose Manuelen eskutik, eta oraindik neoprofesionala zenean lortu zuen Ordiziako Sari Nagusia irabaztea. 1969an Mexikoko Olinpiadan parte hartu zuen. 1969an, 1971n eta 1972an Espainiako Mendi Txapelketan lehen postua lortu zuen. 1974an Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen eta urte berean hirugarren geratu zen Espainiako Itzulian irabazlearengandik 1' 09"ra. 1971n, 1972an eta 1974an Espainiako Eskualdeen Txapelketa irabazi zuen. Bere ibilbide profesional luzean, Pepsi-Cola, La Casera, Orbea, Kas, SCIC italiarra, Teka eta Moliner-Vereco eta Zor-Vereco-Campagnolo (1980) taldeetan aritu da. 1969 eta 1970 urteetako Gipuzkoako kirolaririk onena txirrindularitza espezialitatean. Honela dio Albino Mallok berataz 1978an: «Garaipen asko lortu dituen arren, ez du zorterik izan itzuli handi bat edo munduko txapelketa bat irabazteko... Espainiako Vueltan, hainbat ediziotan lehen postutik gertu ibili zen azken etapan, baina beti izan zen gainditu zuen korrikalariren bat».
Bernardo ANAUT
Bernardo ANAUT
