Irakasleak

Arana Iraola, Itziarko Maria

Donostian 1905ean jaio eta 2001ean hiriburuan bertan hil zen pedagogo gipuzkoarra.

Maistra, 1931n Legazpira destinatua izan zen Felicitas Oñativia maistra nazionalaren laguntzaile bezala, non bi urte eman zituen bere jaioterrira itzuli aurretik. 1933ko urtarrilean, 29. artikuluaren arabera 1931ko apirilean hautatutako udal-korporazioen ordez Batzorde Kudeatzaileak jarri zirenean, Itziar Aranak, funtzionario gazteena zenez, Legazpiko alkatetza eskuratu zuen, eta hiru hilabetez izan zen alkate, 1933ko apirileko udal-hauteskundeak egin arte.