Kontzeptua

Antropologia fisikoa

Euskal populazioaren odol ezaugarrien erabateko berezitasunari inguratzeak honoko alderdi hauek ikertzea eskatzen du: euskal odola ikertu duten egileak, ikertutako odol sistema ezberdinak, lortutako emaitzak eta atera dituzten ondorioak. Ikerleen zerrenda amaiezina da: Boyd eta Irizar (1937), Etcheberri (1945), Mourant eta Chalmers (1948), Ruffie (1958), Goti (1966), Valls (1969), Levine (1974), Iturrioz (1979).

Odol sistemen artean lorpen garrantzitsuenak ABO, ABHren jariatzailea, Lewis, Rh, MNSS, P. Kell, Duffy, haptoglobina eta transferrina deitutako entzima multzo bat eta bestelako markatzaile genetikoei dagozkie. Esan beharra dago sistema polimorfikoak zehazteak  (Rh, MNSS) ezartzen dituzten baldintzek direla eta hainbat lanetan fenotipatutako pertsonen kopurua txikia izan dela. Batzuetan lagina populazio kosmopolitarekin osatzen da, enbaxadako jendeak eta, baita ere, Amerikara joandako euskaldunekin; guzti honek kolokan jartzen du ikertutako taldeen garrantzia. Lortutako emaitzen arabera, euskal odol moten ondorioek elkarren kontrako emaitzetara bideratzen gaituzte, E. Vallsek dionez:

“ Ikuspegi morfologikotik , ikertutakoaren arabera, badirudi, ezaugarri Mediterraneo eta Alpeetako ezaugarriak dituen bertako giza taldea dela, eta begirada batean, ezaugarri hauen maiztasunean daude ipar eta hegoaldekoen arteko bereiztasunak. ABO eta Rh (gutxienez hauengatik) sistemekin egindako odol moten partiketak euskal populazio Mendebaldeko Europar beste guztiengatik bereizten dute. Serologiaren ikuspegitik, ez da, beraz, oso desegokia, Boydek egin zuen bezala, euskal arrazaz mintzatzea. Egungo odol moten partiketan garrantzizkoa da presio hautakorren eragina eta genetikaren jitoa. Baliteke euskal populazioaren isolamendu geografikoak endogamiaren menpeko demografia mota bat sortaraztea, eta, endogamia horren ondorioz, aipatutako odol motetan aleloen maiztasunean aldaketa sakona gertatu izana. Horrek azalduko luke gertakari serologikoak eta antroprometrikoak bat ez egitea eta, ere berean, ezaugarri batzuk edo besteak direla egin diren sailkapenak elkar ez hartzea.

Laburtuz, guk gehituko genuke, historiaurreko aztarnak ziurtatzen duten antzinatasunak, isolamendu geografikoak, inolako ahaidetasunik ez duen hizkuntza batek areagotua eta ondoriozko osagaien aldaketaren eragina komunitate berezi honetan, guzti honi etnia eta kultura berezia gehiturik, gizadi zehatz honen  hemotipo bereziak izan direla emaitza.

MNSS sistemei dagokionez euskaldunen emaitzak ez dira kaukasiarren artean topatutako aldakortasunagatik at geratzen. Levienek (1974) iparraldeko euskaldunez egindako ikerketak iradokitzen duenez zenbait gene konplexuetan funtsezko desadostasunak ager daiteke.

P. Kell, Lewis eta ABH jariatzaile sistemei dagokionez, ez da topatu kontuan hartzeko moduko desberdintasunik MN kasuan aurkitutakoaren parekoa. Alderantziz, Duffy sistemak F eta B+Fy aleloen maiztasun handia adierazten du. Horrela frogatu du R. Iturriozek (1979). Europar populazioarekiko desberdintasuna argia eta garbia da baino, kontuan izanik euskal eskualde desberdinetako euskaldunen arteko ezberdintasunak, esan beharra dago, zenbait odol mota sistemen arabera, populazioa ez dela homogeneoa. Horrela gertatzen da Enkarterrin, Mundakako itsasadarrean (Busturia) eta Arratian ABO eta MNSS sistemei dagokionez. Baita ere zehaztu behar da Bizkaiko ekialdeko (Derio-Mungia) eskualdearen egoera berezia, zeren eta ABO sistemaren arabera beste eskualdetatik ezberdina da. Rh negatiboari dagokionez, CDE eta CDE (haplotipo) konplexu genetikoen egote ugaria eta, beste populazioetan hain urria den, CDE konplexua agertzea, euskal populazioren ezaugarri hematologikoz datu osagarri bat ematen du. Sistema horren arabera, arraza aldakortasun sailkapena, Rh negatiborik (q=0) ez duten mongoloide eta amerindiarren eta maiztasun handiena (q=0,6) duten euskaldunen artekoa da. Antza denez, ama-umekien arteko Rh  bateraezintasunagatik sortzen den gaitz hemofilikoa, Homo Sapiensen bilakaeran hautapen-mekanismoa izan da. Hala ere, lehen aipatutako proportzioen arabera, umeen %10 gaitza jasan beharko lukete, baino benetako heina askoz txikiagoa da, eskarmentuz Euskal Herrian eta beste populazioetan nabarmendu den bezala; hain zuzen ere ehun eta berrogeita hamarretik bakarra jaiotzen da gaixorik. ABO multzoaren bateraezintasuna, Rhren bateraezintasunaren aurkako babesa dena, askoz ere txikiagoa da eta, horrengatik, gaitz honek aurreikusitako haur populazioaren % 5ri baino ez dio eragiten. Gertakari honen zergati nagusiena honoko hau da: amaren anti-A edo anti-B antigorputzak  amarenarekin bateraezinak diren fetuaren  globulu gorriak suntsitzen dituzte eta suntsiketa azkar honek ez die denborarik ematen eritrozitoei, Rh positiboa sortuko luken amaren immunitate sistema bizkortzeko. Beste alde, badirudi nolabaiteko oreka lortzen dela Rh negatiboa duten amengan seme-alaba heterozigotikoen galera emankortasun handiago batekin konpentsatuz. Euskaldunen artean Rh negatiboaren ehunekoa % 53 izanik, ezagutzen den %50 muga gainditu duen populazio bakarra da. Mourant (1974) eta Cavalli-Sforza (1971) euskal populazioaren odol berezitasunari buruzko azalpen hau proposatu dute:

“ Europako ekialde eta mendebalde artean Duffyn sisteman beheraka egiten duen B taldearen gradiente bat dago, zeren eta euskal populazioak, alelo honen maiztasun baxuena duena, kontinentearen mendebalde muturra adierazten du; eta, europar muturreko antzinako herrialdeekin senidetasun loturak izanik, odol tipologia berezia mantendu du beste edozein europar herrialdeen sistemekin ezin dena azaldu”.

Modu berean, odol sistema HLA leukozitarioan hainbat antigenoen A1 eta B8 aleloak populazioaren mailara lotzeko joera dute, lotailuen oreka deritzona sortuz. Populazioak bateratzen direnean edo mestizaia gertatzen denean A1 eta B8ern artean desoreka gertatzen da, indoeuroparren migrazio handien ondorioz Ekialde Hurbilean gertatu zena, adibide. Desoreka hau hutsaren parekoa edo ia izan Euskal Herrian eta Sardinian, horrekin, migrazio hauek ez dutela inolako eraginik izan euskal eta sardiniar populazioan esan nahi delarik. Hau honela izanik, M. Marquer berak onartu du:

“zalantzarik gabe euskal populazioaren eredu serologikoa oso antzinakoa da… alderantziz egun duen itxurarekin moldatu duten euskal irudiaren ezaugarri morfologikoak, ziurrenik jatorri berriagoa dute”.

Valloisen hitzetan (1951)

“serologia eta morfologiaren emaitzak bat ez egite honen zergatia bien arteko lotura gabeko jatorrian topa daiteke eta, era berean, denboran zehar dagozkien ezaugarriak ordezkatzean”.

Arrazen ikuspegitik azken baieztapen honi zera erantzun dakioke, morfologia izaeraren aldakortasuna dela eta, izaera genetikoaren garrantzia handiagoa dela. Eta nahiz eta zeharo argi ez egon aldakortasun morfologikoan eragin gehiago duela genotipoak ingurumenaren kutsuak baino, gero eta beharrezkoa da onartzea, kasu anitzetan, aldakortasun morfologikoa desberdintasun genetikoetan dagoela. Plasma proteinei dagokionez, arraza berean erabili daiteken markatzaile bereizleak izanik euskal populazioaren haptoglobinak europar kaukasiar beste populazio guztienganako estatistikoki desberdintasun esanguratsuak eman dituzte eta gauza bera gertatu da D esterasarekin. Markatzaile hauei dagokionez, eta euskal populazioarekin bereiztuz, Gaztelako populazioa egoki txertatzen da Europako populazio kaukasiarrean. Hori bai, Burgosko populazioak, euskaldunekin antzak eta desberdintasunak ditu eta Gaztelako beste batzuekin ere, horrengatik, beraz trantsizio eremuz  har daiteke. Marian Martinezek de Pancorboren ia hamabost orduko migrazioan haptoglobiaren jarduera banden bilakaera elektroforetikoan  goi mailako fidagarritasuna duten emaitzak,  Allison (1959) eta Planasek (1963) lortutakoengandik desberdinak dira. Horrez gain, euskal lagina arreta handiagoz hautatu denez, euskal populazioa gainontzeko europar populazioaz desberdintzen dela dion baieztapena benetan funtsatuta dago. Bereizgarri serelogikoez gain bi era biokimiko gehituko ditugu: belarrietako argizaria eta PTC (Feniltiokarbamida) deritzan hazkurri garratzarekiko dastamen sentikortasuna. R. Calderónek (1977) belarritako argizariaz egindako ikerketa antropologikoa espainiar populazioan baieztatu du ikertutako 1.153 pertsonenetatik belarriko argizari idorra deitzen den mota ohikoagoa dela euskal taldean, euskaldunen eta andaluziarren artean argizagien bi moten banaketan desberdintasun esanguratsuak daudelarik. Euskal populazioaren bereiztasun fisiologiko arraro bat zera da, feniltiocarbamida hazkurriarekiko nabaritu zaion sentikortasun handia, giza populazioen genetikan interes handikoa. “Ez-dastatzaile” ehuneko eskasagatik euskal populazioa ez da bereizten soilik penintsulako besteez baizik eta europarraz ere. R. Carballok egindako ikerketak Basaberen (1964) emaitzak ziurtatu ditu, Bizkaitik Nafarroko Erronkariraino handitzen den gradiente bat badagoela. Belarrietako argizaria eta PTC deitzen denak euskaldunak tipologia berezi batean kokatzen dituzte.