Pintoreak

Amunárriz, Josune

Margolari abangoardista, Hondarribian (Gipuzkoa) 1942an jaioa.

Ascensio Martiarenarekin ikasi zuen eta gero San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan, Madrilen. Bere estiloa abstrakzioaren barruan kokatzen da.

Bere azken bakarkako erakusketen artean, honako hauek daude: Galería Salvador Díaz, Madril 1998; Galería Lekune, Iruñea, 1998; Galería Salvador Díaz, Madril, 2002, eta galeria berean 2005ean. 2007an, Donostiako Kursaaleko Kubo Aretoan egin zuen erakusketa; azkenik, 2008an, New Yorken, Queen Sofía Spanish Institute-en.

Javier Hontoriak El Mundo egunkariko El Culturalen (05-03-03) iritzia:

"Paisaia-profila, beti ere ildo liriko batean, azken koadro hauetan mantentzen da, baina era berean presente jarraitzen duena, kuboetan eta sekuentzia horizontaletan behin betiko gauzatutako eraikuntza-asmoa da"