Pintoreak

Álvarez Martínez, Luis

1914ko abuztuaren 25ean jaiotako margolari donostiarra Donostian hil zen 1976an.

Paisajista, Ascensio Martiarenaren dizipulua. Gipuzkoako hasiberrien saria irabazi zuen 1933an eta 1935ean, eta Donostiako Udalak eskainitako beka 1934an. Gerra ostean San Inazioko Zirkuluan erakutsi zuen, beste hainbat euskal artistarekin batera.