Sailkatu gabe

MUTIKOA, NESKATOA (HAUR UTZIETSIAK)

Aro Modernoan Euskal Herrian sasikumeen jaiotza indizea oso handia izan arren oso gutxi ziren utzietsitako umeak. Soilik, aidanez, Nafarroan ziren kontuan hartzeko hainbeste,  horrekin badu zerikusia XVI. mendetik Iruñeako Ospitale Nagusiak haurrak jasotzeak. Hau da, utzietsitako umeen onartzea eta haziera antolatua egoteak gurasoek  konponbide honetara jotzeko eragingarri edo iradokizun bat izan zitekeen. Zeren umeak utziestea irtenbide bat zen, baliabide bat, bai miserian zeudenentzako, ezin zietenak jaten eman seme-alaba guztiei bai ama ezkongabeentzat horrela bere hutsegitea ezkutatzen baitzuten. Ohorearenari  arazo ekonomikoa gehitzen zitzaion bigarren kasu honetan: ama hauek gehienetan ez ziren gai  beraiek bakarrik bere seme-alabak aurrera ateratzeko.

Seme-alabak utziestea ekintza gordina eman arren, ezinbestekoa da kontuan hartzea jaten eman ezin zietenentzat umeei bizirik irauteko aukera bakarra eskaintzea zela oso badaezpadakoa bazen ere. XIX. mendearen amaiera arte bularra ematea izan da ume bat hazteko modu ia bakarra, edoskitze modu artifizialak ez baitzeuden batere aurreratuak. Ama hiltzen zenean, edo gaixorik zegoenean edo esnerik ez zuenean, behartsuentzat irtenbide bakarra Miserikordia Etxea (Inklusa) zen. Dirua zuten familien ohitura zen bere seme-alabak baserrietan inudeek hazi zezaten. Ume bat tornuan uztea edo besterik gabe abandonatzea erakundeetara jotzea zen bere hazieraz ardura zitezen. Lazgarriena zera da erakundeek bere gizarte papera bete zezaten ez zen nahikoa eskatzea (salbuespenak salbuespen hala nola Iruñeako tornu etxea) hain beharrezkoa eta bizi ala hileko zen laguntza lortzeko: behartu behar zitzaien erabateko ekintzarekin, ume utzietsita, bere jatorriari buruzko edozein aztarna urratuz gurasoak ez aurkitzeko eta berriro umea hartzera ez behartzeko.

Baita ere estimatu daiteke umeak utziestea ezin mantendu ziren jaleak ekiditeko beste praktika gordinago bat gainditzea dela, umeak hiltzea. Kasu oso berezietan ezik umeak lehenbailehen jasotzeko moduan uzten ziren, elizetan, ate jakinetan, apaizarena, alkatearena, baserrietan. Gauez utzi ohi ziren, baino oihu egiten zen barrukoak erne jarrarazteko eta azkar irten zitezen jasotzera. Inklusetan tornuak zeuden non umeak uzten ziren nortasuna ezkutatuz eguneko edo gaueko edozein ordutan. Tornutik hartzen ziren miserikordia-etxearen toki berean jatorria zutenak eta ingurukoak. Umearen biziraupeneko abandonatzeak baino segurtasun handiagoa adierazten zuen. Uzteko beste era bat hirugarren pertsona baten bidez, askotan emagina zena, Inklusan edo bertako bikarioaren eskuetan uztea zen, umea miserikordia-etxera bidaltzeaz ardura zedin. XIX. mendearen zehar utzieste erak bilakaera nabaria jasan zuten. Utziesteak orduan eta gutxiago izan ziren bitartean mende honetan esanguratsua izan zen beste era bat nagusitu zen: Inklusa guztietan Amatasun Sailak sortu ziren non ezkongabeko haurdunak sartzen ziren 7. hilabetetik aurrera. Klandestinitate muturreko neurrien artean bertan geratzen ziren ezkutuan erditu arte eta gero irteten ziren, gehienetan umea bertan utzita.

 

1780-84

1830-34

1880-84

1930-34

   
   

Utziak

482

70,90%

173

21,70%

121

10,50%

3

0,40%

   

Tornukoak

172

25,30%

207

26%

334

29,10%

106

14%

   

Amatasun

6

8%

264

33,20%

460

40%

496

64,70%

   

Besteak

19

2,70%

151

18,90%

233

20,30%

158

20,80%

   

Denera

679

795

1148

758

   

Erakundearen 150 urteko bizitzak hartzen dituen taulan lau bosturtekotakotan datuek izandako bilakaera islatzen da. Tornuaren erabilera aldagaitzarekin batera (gutxienez XX. mendean), abandonatzeek beheraka bortitza izan zuten, Amategietan uzteak justu kontrako bilakaera duen bitartean. Gipuzkoan,  Donostiako eta Tolosako Sorospen Etxeetan (antzinako Miserikordia etxeak) Amatasun gelak jarri ziren 1845. urtearen inguruan, baita ere utziesteko era hau besteen gainetik jartzen da. Donostialdean 1856 eta 1865 urteen arteko hamarkadan utzietsi ziren umeen artean, 46 Amategian utzi ziren, hau da %7,2 kopuru oso txikia. Hurrengo hamarkadan  769 ume utzietsi ziren, horietatik Amategian jaioak 224 ziren, oroetatik % 29,1. Mendea bukatzerako joerak goraka jarraitu zuen. 1893tik 1902 urteen artean igaro ziren hamar urteetan honoko emaitzak ematen dira: Utzietsiak, 916; Amategian, 396, %43,2.

XIX. mendearen hasiera arte euskal lurretan eduki zen Inklusa bakarra Iruñeakoa izan zen. Ziurretik dakigu bertan umeak jasotzen zirela XVI. mendearen amaieratik baino ez dugu daturik XVIII. mendearen hasiera arte. Oraindik gordetzen diren sarrera erregistro liburuak 1710ean hasten dira, inudeei ordainketak ere. Umeek Iruñeako Ospitale Orokorreko gela bat hartzen zuten; 1804ean Sasikumeen Etxea (Casa de Maternidad y Expósitos) inauguratu zen Ospitaletik banandua eta autonomoa garai hartan Orreagako priorea eta geroago Iruñeako gotzaina izan zen, Joaquin Xavier Uriz zenaren ume utzietsiak oso kezkatua zegoenaren  dirulaguntzari esker zeinek 1801ean “Causas prácticas de la muerte expósitos en sus primeros años” (1) liburua argitaratu zuen. Gipuzkoan utzietsitako umeak Iruñean onartuak ziren Calahorrako gotzaindegikoak ezik, zeintzuk bizkaitar eta arabarrekin batera Zaragozako “Nuestra Señora de Gracia” ospitalera eramaten zituzten Calahorratik igaro ondoren. Mendiez haraindiko ume batzuk mugaren alde honetako herrietan utzietsiak ziren Iruñerantz bideratuak izan zitezen; XIX. mendea ederki aurreratu arte Baionan ez zen Inklusarik izan. Gipuzkoako probintziak utzietsietako umeen bilketa 1804 geroztik antolatu zen baino ez zen eraikinik eraiki 100 urte beranduago arte 1903ean  Fraisoro Haur Abandonatuentzako Etxea inauguratu zenean. Probintziak XIX. mende osorako  abian jarritako 4 tornu-etxe edo egoitza txikiak Donostia, Tolosa, Bergara eta Azpeitian mantentzean zetzan non umeak uzten ziren edo utzietsitakoak eramaten ziren. Han ahal zen eta denbora gutxiena egoten ziren denboraldiko inude baten ardurapean eta laster behin betirako inudeei emanak ziren, orokorrean baserrietako emakumeak non hazten zituzten 8 urte arte Aldundiaren ordainketa amaitzen zela eta: inudeak orduan umea itzuli zezakeen Miserikordia etxera bidalia izateko, edo etxerako egin bai apurtzen zailak ziren maitasunezko loturak zituelako edo baita ere lan esku preziatua eta merkea zelako, edo bi arrazoiengatik batera. Betalde, Bizkaiko jaurerrian  “Casa de Expósitos”  1807ean inauguratu zen Bilbon, Aldundiaren agindupean. Inudetza sistema beste aldekoen antzekoa zen: Gipuzkoak zuen desberdintasuna hemen ez zegoela etxerik umeak jasotzeko, edoskitzeko inork eramaten ez zituenak egoteko eta  non utzi zitekeen jaso gabeak. Baino gabezia hori Miserikordia etxeen bidez konpontzen zen.

XVIII. mendearen erdialde arte Euskal Probintzietan umeak utziestea ohiz kanpoko joera izan zen bataiatuen % 0,1 eta %0,5ko indizeen artean kokatu bait dezakegu. Hamarkada luzeetan herri gehienetan ez zen utzietsi bat bakarrik jaso. Areago 1761-65 bosturtekoan Zaragozako Hospital Generalen soilik 13 ume gipuzkoarrak, 8 bizkaitar eta arabarrik batez jaso ziren. Nahiz eta Europan utziesteen ikaragarriko gorakada XVIII.an jazo zen, aurreko bi mendetan bere baliakuntza, nahiko xumea, Euskal Herrikoa baino nabarmenki handiagoa izan zen. Desberdintasun hau azaltzeko ezin dira erabili gurasoak sasikumeaz arduratzea behartzen zituzten legeak zeren horiek herrialde guztietan indarrean zeuden.  Azalpen bat izan daiteke familia zabalaren hedadura: errazagoa zen umea onartzea aiton-amonak eta bilobak edo osaba-izebak eta ilobak edo senide eta koinatu-koinatak elkarrekin bizi ziren sendi batean eta ez gurasoak eta seme-alabak soilik osatzen zuten familia txiki batean. Familia mota hau Nafarroa osoan errotua ez egoteak baizik eta soilik Iparraldean azaldu dezake zergatik Nafarroan utziesteak gehiago ziren gainontzeko Euskal Herriarekin konparaturik.

B Taula. Iruñeako inklusan sarrerak XVIII. mendean

 

Sarrera orokorrean

Gipuzkoar sartuak

 
 

1710-19

1.292

40

3,10%

 

1720-29

1.182

49

4,10%

 

1730-39

1.278

110

8,60%

 

1740-49

1.253

93

7,40%

 

1750-59

1.233

125

10,10%

 

1760-69

1.353

186

13,70%

 

1770-79

1.538

254

16,50%

 

1780-89

1.655

268

16,20%

 

1790-99

2.122

256

12%

 

Denera

12.906

1.381

10,70%

 

B Taulan ikus dezakegu Iruñeko Inklusan sartutako umeen gorakada orokorra baita ere bertara eramandako ume gipuzkoarrena XVIII. mendean. Ume utziesteak gora egin ahala, sasikume kopuruak behera egin zuen Herrialde osoan XVIII. mendean. Ume gutxiago jaiotzen ziren ezkontzatik at eta hauetatik utzietsien heina askoz ere handiago izan zen aurreko mendetan baino.  Sexuaren errepresio osoa eta ezkontzara mugatzeak aurrera egin ahala, sexuarekin lotutako ororekin zerikusia zuen guztiarekiko lotsa eta ahalkeri sentimendua garatzen joan zen: orduan eta gehiago ezkutatzen ziren sasiko haurdunaldiak eta ondorioz jaio berrien utziestera jotzen zen, hutsegitearen froga bizia. Gizartearen arbuioa gorantz egitearekin batera, mende honetan ere, amek zailtasun gehiago zituzten aitei umeaz arduratzeaz behartzeko, aita bilatzea debekatu zen arte; azkenik familia egitura ere krisian zegoen: familia hedatuak bere finkotasuna galtzen hasi zen, euskal baserritarrek bere baserrien jabetza galtzen joan ziren eta maizterrak bihurtzen lurraren jabegoa gutxiengo batek bereganatu zuen bitartean.

Ikus NIÑO, NIÑA (ahots erakuslea)