Militarrak

Idiakez, Diego

(XVI eta XVII mendeak, Azkoitia). Kapitaina Flandesen. Alberto artxidukearen porrotaren ondorioz preso hartu zuten eta bere kontura erreskatatu zen. Ehun pikeroekin defendatu zuen portu aurreratu bat Ostendeko setioan eta harresitik jaurti zuten granada batek hil zuen.