Literatoak

Jaureguiberry, Madeleine

Alozen (Tardets, Zuberoa) 1884ko urriaren 13an jaiotako Idazle eta kultura suspertzaile zuberotarra. Sibasen (Zuberoan) bizi zen 1977ko urriaren 20an hil zen arte.

Pau egin zituen eskolako goi ikasketak. Beti bizi izan da Euskal Herrian, Argentinan igaro zituen bost edo sei urte izan ezik. "Herria", "Gure Herria" eta "Basque Eclair" eta "Sud-Ouest" egunkarietako euskararen aldeko lankidea.

Hegoalden Euskaltzaleak erakundeak sustatzen zuenaren antzerako mugimendu bat abiarazteko asmoz 1933-1934an sortutako "Begiraleak" izeneko euskal emakume taldeko lehendabiziko lehendakaria izan zen. Iparraldeko Aintzina euzko abertzale taldeko kide izan zen, kemen ikaragarriz lan eginez eta espainiar guda zibiletik zetozen euskal errefuxiatuei ospitale-harrera sorrarazteko lan egin zuen. Nazio-irakaskuntzari, bertako kide izan gabe, eginiko zerbitzuengatik "les Palmes Academiques" eman zioten.

Pauko Akademia-Ikuskaritzak onartua izan ondoren iparraldeko Euskal Herriko eskola guztietara igorri zen ikasbide bat prestatu zuen. Ikasbide horrek maisuek euskara jakiteari itxaron beharrik gabe eskoletan euskara sartzea ahalbidetzen du. Frantsesezko eta gaztelerazko testudun hasierarako abestiak dituen diskoa du.

Euskaltzaindiko urgazlea da. Hurrengo antzerki lanen egilea da: Mirakuilu'bat, Zikoitza, eta Euskaldun jauntziak. "Miroir de la Soule" izenekoan etengabe lankide jardun izan zuen.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Madalena Jaureguiberryri buruz.