Politikariak eta Kargu publikoak

Nocedal Rodriguez de la Flor, Candido

Bizkaitar jatorriko propagandista katolikoa eta politikari karlista. Coruñan jaio zen 1821ean, eta Madrilen hil zen, 1885ean.

Abokatua, legelaria eta idazlea. Gobernazio-ministroa izan zen Narvaezen kabinetean 1856an, eta, 1854ko Unitate Katolikoaren Manifestuan parte hartu ostean, erreforma konstituzionalean eta 1857ko Inprenta Legean ere parte hartu zuen. Isabel II.a hil zenean, Karlismora kidetu zen, eta "kanpo" ordezkari bihurtu, erregegaiak botere osoak eman zizkiolarik, 1872an eta 1873an. Prentsa karlistaren zuzendaria izan zen (1871), eta Nafarroako diputatu hautatua, 1865ean eta 1872an; baita Bizkaikoa ere, 1871an. La Constancia (1867) eta El Siglo Futuro (1875) aldizkarien sortzailea eta zuzendaria izan zen.