Saiakera-idazle

Odriozola Lizarribar, Jose Manuel

Euskara irakaslea eta soziolinguistikako hainbat ikerketaren egilea, Altzon (Gipuzkoa) 1948an jaioa.

Autodidakta. Gau-eskoletako koordinatzailea izan da (helduei lan-jarduna amaitzean euskara irakasten zitzaien eskolak) 1974 eta 1980 artean, eta Pasaiako (Gipuzkoa) udal euskaltegiko irakaslea ere izan da. Liburu hauen egilea da: Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian (UEU-Udako Euskal Unibertsitatea-EKB, 1992); Soziolinguistikaren atarian (Euskaltzaindia-BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Mikel Zarate Saria, 1992); Hizkuntza, kultura eta gizartea (Euskaltzaindia-BBK, Mikel Zarate Saria, 1997), eta Nazio-Eskola Saria. Soziolinguistikari buruzko artikuluak argitaratu ditu Bat aldizkarian.

2001. urtean saiakera laburreko Juan Zelaia Sariaren lehen edizioan aipamena jaso zuen, Euskal inteligentziaren ideologia zantzuak lanagatik, non hainbat euskal intelektualen ideologiari buruz hausnartzen zuen.