Konposatzaileak

Mocoroa Damborena, Ignacio

Organista eta konpositore gipuzkoarra. Tolosan jaio zen 1902an eta herri berean hil zen 1979ko urrian.

21 urte zituela, Madrilgo San Jose elizako eta Real Cinemako organo-jotzaile izendatu zuten. 1953an organista plaza lortu zuen Tolosako Santa Maria tenpluan. Musika erlijiosoa eta profanoa egiten du. Bere obra oparoa izan da, piano, organo eta abesbatzarako konposizio garrantzitsuak utziz. Ezagunak dira musika medioetan, besteak beste, Erri meza, Miserere, Tu es sacerdos eta abar. eta beste batzuk, hala nola Errotazaia eta Nere Maitena, ia beti euskal abesbatzen errepertorioan agertzen direnak. Mocoroak sari eta goraipamen ugari lortu zituen. Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketak ere omenaldia egin dio Ignacio Mocoroari; izan ere, koru-ekitaldi ospetsuaren zenbait ediziotan musikari eta konpositore horren zenbait lan ezinbesteko izan dira.