Militarrak

Miaja Menant, Jose

Espainiar militarra, Oviedon 1878an jaioa eta Mexikon 1958an hila, Errepublikari leiala zen jenerala eta Casadoko Batzordeko kidea 1939an.

Berak egindako adierazpenen arabera, bere jatorrizko abizena Mecola zen, jatorriz eibartarra, aitaren aldeko aitona bezala. Eraldaketaren ondorioz, Gaztelako eremura emigratu zuen. Erref. Euzko-Deia de Buenos Aires, 20-5-1940, p. 10.