Futbolaria. ertaina. Donostian jaio zen 1907ko irailaren 24an. Donostiako Realeko jokalaria izan zen bizitza osoan, Atletico Madrilera pasa zituen azken bi urteetan izan ezik, 1934-35 eta 1935-36 denboraldietan. Gero entrenatzaile egin zen, Real Gijon eta Donostiako Reala prestatuz. Hamasei aldiz izan zen internazionala. Erref. : José Manuel Hernández Perpiñá: «Anberesetik 1920tik Mexikora 1970».