Atletismoa

LIZARZA LIZARZA, Gabino

Palankaria. 1884ko urriaren 24an Berastegin jaiotako atleta gipuzkoarra. Diskoboloa eta palankaria (barra-jaurtitzailea). Tolosan harrapatu zuen, 1913ko apirilaren 28an, 10 librako palankarekin: "Urrez" edo bularrez, 118 oin; "biraki" edo buelta erdian, 186 oin; eta "anderpe" edo hanken azpian, 100 oin. Diskoan 40 metroko muga gainditu zuen lehen espainiarra izan zen (41,44 Tolosan, 1924an), 12 urte iraun zuen errekorra (Celaya bizkaitarrak gainditu zuen). 1924ko Parisko Olinpiadan parte hartu zuen, soilik 34, 20 diskoa kaleratuz. 1938an hil zen.

Carmen CASTELLS