Matematikariak

Lista y Aragon, Alberto

Prezeptista, elizgizona eta espainiar literatoa, Sevillan 1775eko urriaren 15ean jaioa eta hiri berean 1848ko urriaren 5ean zendua.

Irakaskuntza egoitza ugaritan irakasle zereginari ekin zion eta Jose Iarekin, 1813an bere ideia frantsestuei esker Frantziara ihes egin behar izan zuen arte, lankide izan zen. Behin Espainiara itzulitakoan, Manuel Mª de Aldecoa y Arteagak lagunduta Bilboko Kontsulatuaren Matematika katedra (1817) lortu zuen.

Garai horretakoak dira bere hiru matematika lanak: Tratado de Álgebra elemental para uso de la Escuela de Matemáticas del Ilustre Consulado de Bilbao, Bilbo, 1819; Tratado elemental de Aritmética para uso de..., Bilbo, 1819; Tratado elemental de Geometría, aplicación del Álgebra a la Geometría y Trigonometría rectilíneas, Bilbo, 1819.

1820an Madrilera joan zen San Mateo ikastetxeko zuzendari bezala. Geroztik, berriz ere, atzerria ezagutu zuen. Espainiar Errege-Akademiako kide eta Historiakoa ere izan zen, Sevillako Unibertsitateko katedraduna eta Filosofia eta Letretako Dekanoa izatera ere iritsi zen. Hala eta guztiz ere, gerora bere olerkari izaeragatik igaro zen.

Aldizkari eta aldizkako argitalpen batzuetan idazteari ekin zion, besteak beste ""Gaceta de Bayona", 1828tik 1829ra arte bere zuzendaria izanik. 1838an, ukitu kristau-moderatua zeukan Euskal Herriari buruzko informazioari tarte zabalagoa eman zion "Revista de Madrid" sortu zuen, Francisco de Hormaetxe eta beste bilbotar liberal ospetsu batzuek ere lankide izanik.