Biologoak

Laskibar Urkiola, Xabier

Kimikoa eta mikologoa. 1924ko azaroaren 5ean Tolosan jaioa.

Bartzelonako Sarriako Kimika Institutuan ikasi zuen. Oso naturazalea, 1964an Aranzadi Zientzia Elkarteko kide izatera pasa zen, Mikologia sail berriaren sortzaile bezala, Jose Miguel Larrañaga, Jose Miguel Elosegi eta Antxon Alzururekin batera. Epaimahaikide izan da elkarte edo atal mikologiko berrien sorreraren ondorioz sortu diren lehiaketa eta erakusketa mikologiko gehienetan. Aranzadi Elkarteko kide gisa, Euskal Herriko 1.500 perretxiko espezieren sailkapenean parte hartu du, Euskadiko Perretxiko Bilduman koloretako laminetan bildutakoak, Udal Aurrezki Kutxarekin lankidetzan, eta ugariak dira mikologiari buruzko bere argitalpenak. Askotan eman izan die osasun erakundeei perretxiko toxikoei buruzko aholkularitza.