Musikariak

Larramendi Sorazu, Jose Ignacio

1786ko urtarrilaren 24an Azkoitian jaiotako musikari frantziskotarra. 1855eko martxoaren 23an hil zen Arrasaten.

1804an frantziskotar gisa aritu zen Arantzazun, baina 1810ean, klaustroa zela-eta, Tolosara joan behar izan zuen, eta han organo-jotzaile izan zen 1814ra arte. Urte horretan bertan San Frantzisko komentura erretiratu zen. Handik Donostiako Jesusen komentura joan zen eta 1928an Arrasateko Koruko Bikario izatera pasa zen.

Kantu lauan aditua, Madrilen inprimatu zuen 1928an Metodo Berria, Kantu Laua eta Salmodia erraz ikasteko. Gainera, 75 obra inguru konposatu zituen, erlijiosoak zein instrumentalak (tekladunak, bandakoak,...). Artxibo askok gordetzen dituzte bere lanak.