Aktoreak

Landa Areta, Alfredo

Iruñan 1933ko martxoaren 3an jaiotako aktore nafarra. Madrilen 2013ko martxoaren 9an zendu zen.

Umetan bere familiarekin Donostiara bizi izaten joana.

Bertan Batxiler ikasketak egin ondoren Zuzenbide ikasketak hasi zituen. Behin unibertsitatean zela Donostiako Unibertsitate Antzokiaren eskutik eman zituen arte dramatikoaren arloko lehen urratsak. Ikasketak bertan behera utzi zituen Madrilen aktore gisa saiatzeko.

Hiru urtetan zehar Maria Guerrero Nazio Antzerkiaren konpainia titularrean parte hartu zuen. Lehen urte horietan arrakasta handia lortu zuen, La felicidad no lleva impuesto de lujo edo Ninette y un señor de Murcia bezalako antzerki muntaiekin.

Zineman Jose Maria Forqueren Atraco a las tres (1962) filmarekin estreinatu zen. Orduan hasi zuen izaera, oro har, herrikoia eta komikoa zuten film luzeetako zinemagintza-ibilbidea. Hastapen horietan gehien nabarmendu ziren pelikuletariko batzuk hauek dira: Jose Luis Saenz de Herediaren La verbena de la Paloma (1963), Luis G. Berlangaren El verdugo (1963), Juan de Orduñaren Nobleza baturra (1965), Fernando Fernán-Gómezen Ninette y un señor de Murcia (1965), Pedro Lazagaren La ciudad no es para mí (1965), Pedro Lazagaren Los guardiamarinas (1966), Mariano Ozoresen Cuatro noches de boda (1969) edo Ramón Fernandezen Cateto a babor (1969).

1970ean publiko-arrakasta handia izan zuen Ramón Fernandezen No desearás al vecino del quinto (1970) filmarekin. Une horretatik aurrera, Alfredo Landaren ibilbidean aldi berri bat hasi zen, obsesioz hirurogeita hamarreko Espainiaren sexu-errepresioaren inguruko gaietan jardunaz. "Landismo"aren zinea zen. Pedro Lazaga, Mariano Ozores, Fernando Merino edo Luis María Delgado bezalako zuzendarien eskutik Alfredo Landak Pedro Lazagaren Vente a Alemania, Pepe (1970), Vicente Escribáren Aunque la hormona se vista de seda (1971) Pedro Lazagaren París bien vale una moza (1972) Mariano Ozoresen Manolo la nuit (1973) Luis Maria Delgadoren Un curita cañón (1973) Mariano Ozoresen Dormir y ligar, todo es empezar (1974) edo Mariano Ozoresen Los pecados de una chica casi decente (1975) bezalako filmetan bere sexu frustrazio lazgarrian eraginkortasunez pertsonaia komiko bat sortu zuen.

Jose Antonio Bardemen El puente (1976) filmean, Torremolinosera bidean atzerritar emakumeren bat inguratzeko asmoz abiatuta, bidaian zehar, klase-kontzientzia hartarazten dien bidegabekeri jakin batzuen aurrean bere burua ikusten duen gizona interpretatzeak, bere zinemagintza-ibilbidean norabide aldaketa ekarri zion. Jose Luis Garcíren El crack (1981) y El crack 2 (1983) filmetako bere interpretazioak eta batez ere, Mario Camusen Los santos inocentes (1983) filmean extremadurako baserriko jaunen zerbitzutan zegoen jopu bizitza zeraman Paco nekazari txiroaren maisutasunezko karakterizazioak, sarritan, film ganorabakoetan alferrik galdutako aktore erabat ezin hobea erakutsi zigun. Landak komiko bikaina izateaz gain ohiz kanpoko talentuz eta sakontasunez izaera tragikodun pertsonaia bat moldatzeko gai zena ere erakustera ematen zuen. Espainiar zinemagintzaren maisu lan horretan berak egindako lanak 1984ko Canneseko 37. Zinemaldian Aktorerik Hoberenaren, Paco Rabalekin batera, ex aequo Saria ekarri zion.



Une horretatik aurrera, beste era batera ezin izan zitekeen bezala, bere ibilbidea ondorengo izenburudun filmak bezalakoekin hasiz joan zen: Luis García Berlangaren La vaquilla (1984) Basilio Martin Patinoren Los paraísos perdidos (1985) Jose Luis Borauren -Indietako Cartagenako Zinemaldian Aktore Hoberenari Saria- Tata mía (1986) Jose Luis Cuerdaren -1987an Aktorerik Hoberenari Goya Saria- El bosque animado (1987) Francesc Betriuren -Catalunyako Generalitatearen Aktorerik Hoberenari Saria- Sinatra (1988), Jose Luis Cuerdaren -1992an Aktorerik Hoberenari Goya Saria, "El Mundo" (1993) Euskal Zineari Sarien II. Edizioko Aktorerik Hoberenari Saria- La marrana (1992), Jose Luis Garciren Canción de cuna (1994) Jose Luis Garciren Historia de un beso (2001) -"El Mundo" (1993) Euskal Zineari Sarien XI. Edizioko Aktorerik Hoberenari Saria- , Miguel Hermosoren La luz prodigiosa (2003), Jose Luis Garciren Tiovivo c.1950 (2004) edo Jose Luis Garciren Luz de domingo (2007).

Interesgarria izan da ikus-entzuleentzako aktore kutunetariko bat izatera jaso duten Ninette y un señor de Murcia, Don Quijote de la Mancha, (Sancho Panzaren berregite bikaina eginez), Por fin solos edo Lleno por favor bezalako telebista serieetan izan duen aktore jarduna ere. 2002an Nafarroako Gobernuak zinemagintza ibilbidearen aitorpen bezala Nafarroako Urrezko domina ezarri zion. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 51. Edizioaren hasiera ekitaldian (2003) AISGE aktore-elkarteak "bizitza oso bati" saria eman zion, bere ibilbide profesionalaren omenez. 2003an ere Valentziako Mostraren omenaldia jaso zuen. 2007ko martxoan, Malagako Zinemaldian, Malagako Zinemaldiaren 10. Urteurreneko Sari Berezia jaso zuen galan bertan Alfredo Landak zinematik erretiratzen zena iragarri zuen. Aktore nafarraren erabakia finkoa baldin bada Jose Luis Garciren Luz de domingo (2007) izango da bere zinemagintza-ibilbide luzearen azken interpretazioa. 2008ko hasieran Espainiako Zinemagintza Zientzien Akademiaren Ohorezko Goya jaso zuen bere ibilbide artistiko guztiaren aitorpen bezala.

Halaber, 2008an, Nafarroako Gobernuak urtero ematen duen Kultura arloko Vianako Printzea Saria jaso zuen. Horrez gain, Tuterako Espainiako Zinemaren XIV. Erakusketak omenaldia egin zion haren ibilbide artistikoari. 2008an Marcos Ordoñezek Alfredo el grande: vida de un cómico, Landa lo cuenta todo liburua argitaratu zuen. Liburu oso zalapartatsua izan zen aktoreak bere ogibideko kide batzuen gainean egindako adierazpenak direla eta.