Pintoreak

Alberdi Aldazabal, Lucas

1906ko urriaren 18an Eibarren jaiotako margolari gipuzkoarra, 1992an hiri berean hildakoa.

Besteak beste, Jacinto Olave eta Simon Arrietaren ikaslea izan zen. Oso gazte nabarmendu zen marrazkigintzan eta grabatuan, eta, gerora, pinturan eta eskulturan interesatu zen.

Eibarko Marrazki Akademiako eta Grabatu Eskolako irakaslea izan zen. Artisautza-lehiaketa askotan saritu zuten, eta Madrilgo Artisau Ospetsuen Oroitarrian agertzen da bere izena.