Kartxi
1963an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea.
Garraiolaria da bere lanbidea. Batez ere, gazteentzako abenturazko eta misteriozko narrazioak idatzi ditu. Bi aldiz irabazi du, 1998an eta 2000n, Tolosako Udalak eratutako Antonio Maria Labaien narratiba saria. Liburuak: Ihesi (poesia, Susa, 1994), Triangelu hautsia (Alberdania, 1995), Bi ipuin harrigarri (Elkarlanean, 1999) eta Balatza, tximistaren alaba (Alberdania, 2000).