Futbola

GONZÁLEZ URRUTICOECHEA, Javier

Futbolari gipuzkoarra, Donostian jaio zen, Herrera auzoan, 1952ko otsailaren 17an. Hondartzan hasi zen futbolean jokatzen, eta hasieran kirol hori eskubaloiarekin uztartzen bazuen, azkenean futbola eta atezain postuan aukeratu zuen. Lengokoekin jokatzen du, eta Real Madrilek fitxatzeko zorian dago, baina azkenean Realeko taldean sartu da. Sanse taldean jokatu zuen hiru urtez, eta talde handira pasatu zen 1971-72 denboraldiaren amaieran. 1977-78 denboraldira arte egon zen talde txuri-urdinean, eta denboraldi horretan Bartzelonako Español taldera aldatu zuten. Bi urte geroago Barcelona C. taldearekin fitxatu zuen. F 23 urtez azpiko internazionala izan da eta Argentinan (1978) eta Espainian (1982) jokatutako munduko txapelketetan parte hartu zuen selekzio nazionaleko

kidea.