Pintoreak

Flores Kaperotxipi, Mauricio

Zarautzen 1901eko maiatzaren 10ean jaio zen, 1997an zendu zen.

Bere aita jostuna izan zen. Maurizioren grina marrazkia izan zen, eta horregatik goizetan jostundegian lan egiten zuen eta arratsaldeetan marrazten ikastera zihoan, Lucio Urbinaren Zarauzko Antoniar Gaztedian irakasbideak hartuz, herriko beste gainerako mutilik gehienak bezala. Duquesa de Goyeneche eta Conde Guaqui anaiek, Donostiako markogintza-denda baten Kaperoren marrazki bat ikusi zuten eta bere babesle bihurtu ziren zortzi urtetan zehar Frantzia, Italia, Belgika, Holanda eta Espainiako hiri guztietatik bidaiatu zezala ahalbidetuz. 17 urterekin Madrilera lekualdatzen da Lopez Mezquitaren tailerrean marrazketa eta margolaritza ikasbideak hartuz. 1922ko urrian , Gipuzkoar Artista Gazteen erakusketan parte hartzen du, Margolaritzaren esparruan lehen saria eskuratuz, bere "La vuelta de la pesca" izeneko ehunagatik. 1927an Gipuzkoako Foru Aldundian gure margolariak erakusketa bat zabaltzen du, guztira euskal pertsonaien 70 erretratu azalduz. Kaperotxipik Argentinan erakusketa egiteko gonbitea jasotzen du.

Argentinako hiriburuan 20 marrazkidun erakusketa zabaldu zuen, irudi, paisaia eta kostunbrista kutsu nabarmena zuten lurralde eszenak azalduz. Lanetariko batzuk Buenos Aireseko Nazio Museoak eta Uruguayko Nazio Museoak ere erosi zituzten. Izan zuen arrakastari esker Rosario de Santa Fé eta Montevideoko hirietan erakusketak antolatzen ditu. Geroago, Zarautzera itzultzen da, baina Argentinara berriz itzultzen da bere koadroak 1932an erakustera.

1933an, Benita Manterolarekin ezkontzen da. Mexikon, Chilen, Uruguayn, Cuban eta iparrameriketako Los Angeles hiriburuan erakusketak aurkezten ditu, azkena nazio-prentsak oso aipatua. 1936ra arte Elgetan bizi zen, estudioa bertan izanez eta guda zibila bertan zela etorri zitzaion. Bilboren erorketaren ondoren, beste hainbat milaka errefuxiatuk lez Euskal Herritik irten zuen. Buenos Aireserantz joan zen, Euskadiko gobernuaren ondare ziren arte-lanen kanporatze eta salbamenduaren arloan lan egin ondoren. Argentinara 1938an helduz, 1943an Mar de la Platan kokatu eta bertan bizi zen 1983ra arte. Buenos Airesko La Razón egunkarian lankide izan zen.

1947an bere lehen "Pintores vascos y no vascos" liburua argitaratzen du Buenos Aireseko Ekin Editorialaren eskutik. 1950ean Europatik zehar bidaiatzen du. Ipar Euskal Herrian hilabete batzuk igaro ondoren, Argentinara itzultzen da bere margolari lana egunkarietako lankidetzarekin bateratzeko. 1954. Urtean bere bigarren "Arte Vasco" liburua argitaratzen du Buenos Aireseko Ekin argitaletxearekin hori ere. 1957an, berrogei marrazkiz, Constantino Eslaren "Estampas Vascas" liburua irudiztatzen du. 1963an Donostiako Auñamendi Argitaletxeko Azkue bilduman "Vida y Obra del pintor Pablo Uranga"ri eskainitako liburua argitaratzen du. 1974an Europatik barrena dabil eta hilabete batzuetan Donibane Lohitzunen kokatzen da. 1983an lehen aldiz, guda zibilaren ondoren, bere ahaideen lurra zapaltzen du. 1984tik 1997an hil zenera arte Zarautzen bizi da.