Literatoak

Gaztañaga Garmendia, Jesus

Ertziñape, Aizarna-zale.

1932ko abenduaren 2an Asteasun (Gipuzkoa) jaiotako idazlea.

Apaiza. Gasteizko eta Donostiako seminarioetan egin zituen ikasketak. 1956tik hainbat aldizkaritan kolaboratzen du, besteak beste, Euzko Gogoa, Jakin, Zeruko Argia, Laiaketan eta Olerti aldizkarietan. Zabaletarekin elkarlanean idatzi zituen Jainkoaren erria eta Eliz Misterioa eta euskarazko bertsioa, Aladinoren Nemesio Etxanizekin eta Munchausengo baroiaren abenturak (1975).