Pilota

ABRIL REY, Enrique

Pilotari gipuzkoarra, palan espezializatua, Oiartzunen jaio zen 1908ko abenduaren 3an. 1943an eta 1944an Espainiako pala txapelduna izan zen Andonegirekin, eta 1947an eta 1950ean Artolarekin, hiru aldiz azpitxapelduna eta hainbat aldiz Gipuzkoako txapelduna.1936a baino lehen Gipuzkoako Pilota Federazioan zuzendaritza karguak izan

zituen eta 1938an Euskal Pilotako lehen ordezkari probintziala izendatu zuten. Kirol-kritikari lanak egin ditu irratian eta telebistan, eta esku-buruz buruko final askotan izan da.

Dos siglo de Pelota Vasca lanaren egilea. "Errebote" jokoaren defentsan, Donostia, Udal Aurrezki Kutxa, 1971.

"Club Deportivo Loyolatarra"ren barruan, 1972an Elkartearen Distiratsuen Intsignia eman zioten.

1975etik "Enrique Abril memoriala" ospatzen da haren oroimenez.

1976an hil zen.

Artxiboa AUÑAMENDI