Literatoak

Garbizu Salaberria, Juan

Zubigar.

1894ko uztailaren 5ean Lezon (Gipuzkoa) jaiotako euskal idazlea. 1930ean martxoaren 23an hil zen trenak harrapatuta, Errenteriako Real Compañía Asturiana enpresan lanera zihoala.

Daniel Garbizu poetaren eta Tomas Garbizu musikariaren anaia.

1924an ohorezko saria lortu zuen Gure Herria jaialdian Ostegun Deuna olerkiagatik eta ohorezko aipamena Euskera arrobitzat tituluagatik. 1925 eta 1931 artean Buenos Aireseko Zeruko Argia, Euskal Esnalea, Argia, Arantzazu eta La Baskonia aldizkarietan kolaboratu zuen.

1928an, Iruñeko Udaleko lehiaketan, Kixotearen IX. kapitulutik euskarara egindako itzulpena saritu zuten. 1929an, Cervantesen La Señora Cornelia eleberria, Aizkorri ta itxasoa bakarrizketa eta Txori ausarditsuak ipuina Gipuzkoako euskarara itzultzeagatik saritu zuten. Euskaltzaleak-eko lehen idazkaria.